Categorías: albisteak-berriak

Josu Erkoreka buru dela eratu da datorren apirilaren 21eko hauteskundeen Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da gaur goizean Apirilaren 21eko hauteskundeen Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa eratzeko bilera. Eusko Jaurlaritzak organo hori sortzen du hauteskunde-deialdi bat dagoen bakoitzean, zehaztasunez planifikatzeko herritarren segurtasunerako eta hauteskunde-prozesuaren zibersegurtasunerako dispositiboaren xehetasun guztiak.  Zentroa eratzeko bileran izan dira, besteak beste, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta Javier Diéguez Cyberzaintzaren, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren, zuzendari nagusia.  

Zentro honek datorren apirilaren 21eko hauteskunde-prozesuaren segurtasun presentzialarekin eta ziberzegurtasunarekin zerikusia duten berritasun eta gorabehera guztiak jaso eta konponduko ditu.

Oraingoan, Euskadiko erakunde eta entitate publikoak jasaten ari diren zerbitzua ukatzeko eraso sistematikoak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritza arreta berezia eskaintzen ari da zibersegurtasun-operatiboari. Cyberzaintzak, EJIErekin, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin, elkarlan estuan, mahai bat du zibersegurtasunaren arloan hauteskunde-prozesuan eragina izan dezaketen taldeak eta mehatxuak aztertzeko eta identifikatzeko: malware edo phishing kanpainak, iruzurrezko profilak sare sozialetan, informazio-ihesak, ransomware erasoak edo zerbitzuak ukatzekoak, eta abar. EJIE eta Cyberzaintza etengabe ari dira arriskuak aztertzen, erasoak prebenitu eta detektatu ahal izateko eta horiei erantzun ahal izateko kontrol-neurriak ezartzeko.

Zibersegurtasun-alerta

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

15 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

18 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

21 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

21 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

21 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

21 horas hace