Categorías: albisteak-berriak

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster eta Hub All4Zero, industriaren deskarbonizaziorako berrikuntza teknologikoko soluzioak bilatzeko aliatuak

Gaur  “All4Zero eta Net Zero Basque Industrial Supercluster: etorkizuneko industria bultzatzeko aliantza” ekitaldia egin dute Bilbon, BATen (B Accelerator Tower). Ingurumena zaintzeko soluzioak identifikatzeko eta garatzeko orduan berrikuntza eta teknologia funtsezko tresnak direla defendatzen du topaketa honek.

Gaur egun, industriaren isurpenek garrantzi handia dute, eta deskarbonizazioaren arloko aurrerapenen erritmoa ez da nahikoa aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan hartutako konpromisoak betetzeko. Testuinguru horretan, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster eta berrikuntza teknologikorako All4Zero Huba elkartu egin dira, 2050. urterako zero emisio izaten lagunduko duten soluzio teknologiko disruptiboak bilatzeko.

2023ko irailean aurkeztu zuten All4Zero Repsolek, Iberiak, Arcelor Mittalek eta Holcimek. Berrikuntza teknologikoko huba da, industriara bideratua, eta deskarbonizaziorako eta ekonomia zirkularrerako teknologiak garatzean zentratua. Indarrak eta baliabideak elkartzea du helburu, teknologien detekzio goiztiarrerako eta proba pilotuak eta kontzeptu-probak egiteko, hala, proiektuak baliozkotu eta industriara eramateko. Arcelor Mittal, Holcim, Iberia eta Repsolen bisio, konpromiso eta behar komunetatik jaio zen huba. Lau horiek erreferenteak dira berrikuntzan, ekonomia zirkularrean eta jasangarritasunean, eta deskarbonizazioa haien estrategietako ardatz garrantzitsua da.

Ekitaldia hasteko, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster aurkeztu du Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak. Sandra Blázquezek, Repsoleko Head of Open Innovationek, berriz, Hub All4Zero aurkeztu du. Jarraian, mahai-inguru bat egin dute, eta Arcelor Mittaleko, Holcimeko, Iberiako eta Repsoleko adituek industriaren erronkei buruz hausnartu dute. Horrez gain, All4Zeroren bost erronka teknologikoak aurkeztu dituzte; erronka horiek soluzio teknologiko disruptiboak bilatzen dituzte, 2050. urterako zero emisio garbi izatearen helburua lortzen lagunduko dutenak.

Erronka horiek lotuta daude Net-Zero Basque Industrial Super Clúster klusterrarekin. Euskadiko industrian isuri garbietarako trantsizioa bizkortzea da haren helburua, industria arloan kontsumo eta eraginkortasun energetikoaren deskarbonizazioa bultzatuz eta, aldi berean, garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bidez eta Euskadiko bi energia-enpresa nagusiek hartu dute bertan parte: Iberdrolak eta Petronor Repsolek. Gainera, negutegi-efektuko gasen isuri handienak dituzten Euskadiko industriak biltzen dituzten kluster industrialen (Aclima, Siderex, AFV, paperaren klusterra) eta deskarbonizaziorako konponbideak eskain ditzaketen balio-katea ordezkatzen duen Energia Klusterraren babesa jaso du.

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenarekin lotutako aurrerapen nagusiak dokumentu honetan daude ikusgai.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie prebentzio-kontrol batean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik

24_0286 Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie…

15 horas hace

Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

24_0285 Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu Ertzaintzak GI-636 errepidean,…

1 día hace

Hiru atxilotu Andoainen eta Bilbon droga-trafikoagatik

Azken orduotan, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Andoainen eta hirugarren bat Bilbon, osasun publikoaren aurkako…

1 día hace

Fallece un motorista en Errenteria tras sufrir un accidente de tráfico

24_0284 Fallece un motorista en Errenteria tras sufrir un accidente de tráfico Fallece un motorista…

1 día hace

Emantzipazio Eskolak enpleguari, autoestimuari edo joskintzari buruzko tailer berriak programatzen ditu maiatzean eta ekainean

Tailer guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Gazte Bulegoaren bulegotik (San…

1 día hace

Barakaldo bihar igoera lortzeko partida berrian animatzeko prestatzen ari da hiria

Hainbat jarduera antolatu dira klubarekin batera, Club Deportivo Atlético Pasoren aurkako partidan jokalariei laguntzeko, Lasesarreko…

1 día hace