Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Barakaldon eta Santurtzin, gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin partikularrei iruzur egiteagatik

Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin elkarlanean, egin duen ikerketa batek utzi du agerian gama altuko telefono mugikor faltsuen salmentarekin egindako ustezko iruzur-delitua, eta inplikatuak, gizon bat eta bi emakume, Barakaldon eta Santurtzin atxilotu dituzte. Atxilotuak online saltzeko plataformen edo sare sozialetako profilen bidez jartzen ziren biktimekin harremanetan, eta Santurtziko edo Portugaleteko leku publikoetan elkartzen ziren transakzioa egiteko.

Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin elkarlanean, egindako ikerketan bi polizia-kidegoek jasotako hamabi salaketa eta Nafarroako Foruzaingoak jasotako bat sartu dituzte. Ikerketaren arabera, aipatutako hiru pertsona horiek osatutako taldeak gama altuko telefono mugikorren modelo faltsuak eskuratzen zituzten eta Internet bidez salgai jartzen zituzten benetakoak edo erdiberriak izango balira bezala, eta, horretarako, haien benetako identitateak ezkutatzeko hainbat profil erabiltzen zituzten. Eskainitako telefonoak garestiak zirenez, iruzurraren zenbatekoa kasu bakoitzean beti mila euro ingurukoa izaten zen.

Polizia-eginbideak hastea eragin zuten gertakariak 2023ko ekainekoak dira, eta salaketa horri antzeko gertakariengatik jarritako beste batzuk gehitu zitzaizkion. Kasu batzuetan biktimak inguruko autonomia-erkidegoetakoak ziren eta Bizkaiko ezkerraldera hurbiltzen ziren telefonoa erostera.

Iruzurgileek zalantzarik egin gabe faltsutzen zituzten fakturak, eta, horretarako, euren legez kanpoko jarduerarekin zerikusirik ez zuten hirugarrenen establezimenduetako edo saltokietako modeloak eta datuak erabiltzen zituzten. Horrela, ustezko iruzur-delituaz gainera, egoera zibilaren usurpazioa ere egin dute, eta, kasu batzuetan, koakzio- edo mehatxu-delitua ere bai, baldin eta “salerosketaren” unean erosleekin arazoren bat sortzen bazen.  

Telefonoak beti eskutik eskura jasotzen zituzten Santurtzin edo Portugaleten, ustezko iruzurraren biktimek bi herri horietara joan behar izaten baitzuten. Ikertu duten taldeko kideek ongi zehaztuta zituzten euren eginkizunak. Gizona erosleei telefonoak aurrez aurre emateaz arduratzen zen; emakumeetako bat salmentako plataformetan iragarkiak jartzeaz arduratzen zen eta interesdunekin hitz egiten zuen, eta, gainera, taldekideari transakzioetara laguntzen zion. Beste emakumeak estaldura ematen zien inguruan ibilgailu batekin, gauzak nahasten baziren esku hartu ahal izateko.

Ikerketa joan den asteartean, martxoaren 5ean, itxi zuten, iruzurretan ustez inplikatuta zeuden hiru pertsonak atxilotuta. Gizona, 29 urtekoa, Barakaldon atxilotu zuten, eta bi emakumeak, 26 eta 21 urtekoak, Santurtzin. Hurrengo egunean, hirurak Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zituzten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’

Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du,…

33 minutos hace

Industriak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako sei proiektu digitalekin batera

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu…

33 minutos hace

Alfarok jakinarazi du “babestutako etxebizitzen %95ek etxebizitzen merkatu librean amaituko dutela”

Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa…

33 minutos hace

Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez

Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz…

33 minutos hace

Nafarroako gobernuak 300.000 euro baino gehiago eman dizkie presoekin eta preso ohiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko proiektuei

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia…

33 minutos hace

Carlos Bardají zirujau pediatrikoarentzat izango da Nafarroako 2025eko Boluntarioen Saria, Senegalen eta Gambian hiru hamarkadatan lankidetzan aritzeagatik

Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak Nafarroako 2025eko Boluntario saria Carlos Bardají Pascual zirujau pediatrikoari ematea erabaki du,…

33 minutos hace