Categorías: albisteak-berriak

Nerea Melgosak Save The Children GKErekin hitz egin du Kanarietan familia-erreferentziarik ez duten adingabeak dituzten talde migratzaileek duten egoeraz eta horien igarobideez

Bakarrik dauden adingabeen egoera, harrerari eta babesari buruzko gomendioak, Barnahus eredua eta pornografiaren eragina izan dira jorratutako beste gai batzuk

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean elkartu da Catalina Perazzorekin, Save The Children  Intzidentzia Politiko eta Sozialeko zuzendaria, eta topaketan, beste gai batzuen artean, Kanarietan adingabeak dituzten talde migratzaileek duten egoeraz eta horien igarobideez, bakarrik eta familia-erreferentziarik gabe dauden adingabeen egoeraz eta harrerari, babesari eta tratamenduari buruzko gomendioez hitz egin dute.

Migraziorako Europako Itunari buruzko ikuspegia, sexu-indarkeria, pornografiari buruzko legea, adingabeen babesa eta Barnahus programa izan dira Melgosak, Kaltzadak eta Perazzok Madrilen jorratu dituzten beste gai batzuk. Save the Children erakundeak bere ekintza-ildo nagusiak azaldu dizkio sailburuari, Eusko Jaurlaritzan adostasun- eta laguntza-puntuak aurkitzeko.

Era berean, nerabezaroko sexu-erasoei buruzko “Silenciadas” analisian jasotako hainbat gairi buruz ere hitz egin dute. Analisi hori, Granadako Unibertsitatearen kargura, Carmen Ruizek, Soziologia Departamentura atxikitako irakasle eta ikertzaileak, aurretik egindako ikerketa batean oinarrituta egin da.

Nerea Melgosak eta bere Saileko lantaldeak ohiko tratua dute, beste erakunde batzuekin bezala, Save the Children erakundearen Euskadiko zuzendariarekin, Charo Arranzekin. Gaurko bileran, Melgosak erakundearen estrategiari eta lanari buruzko ikuspegi zabala jaso du.

Azterlana

Hain zuzen ere atzo, Save the Children erakundeak nerabezaroko sexu-indarkeriari buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen, eta bertan fenomeno hori aztertzen du eta haurtzaroaren eta nerabezaroaren ikuspegitik heltzeko gako batzuk ematen ditu. Azterlanaren arabera, pertsona batek baino gehiagok egindako sexu-erasoen kopuruak % 64 baino gehiago egin du gora azken urteotan; hala ere, oraindik urruti dago pertsona bakarrak egindako sexu-erasoetatik, 2022an guztien % 4,2 izan baitziren.

Save the Children erakundeak gogorarazten du “beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala, bai eta haurrak adin goiztiarretatik heztea ere teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzen, era horretako indarkeriari aurrea hartzeko”. (*Txostena: https://www.savethechildren.es/sites/default/files/2024-03/Silenciadas_stc.pdf )

“Neskatoak eta neska nerabeak maitasuna erdigune izatera, betetzen zaila den edertasun-kanon batera, sexualki atseginak izatera eta, aldi berean, euren sexualitatea modu erreserbatuan bizitzera bideratuta dauden genero-rolek eta -estereotipoek baldintzatzen dituzte. Hori lehen haurtzarotik eraikitzen da panpinekin, marrazki bizidunekin, telebistako bideo eta programekin, sare sozialekin…. Guztiak inoiz lortzen ez den edertasun- eta gorputz-eredu femenino bat lortzera bideratuak”, azpimarratzen zuen Catalina Perazzok.

Erasotzaileei dagokienez, pertsona helduek nahiz 14 urtetik 17 urtera bitartekoek (adin horietan jada badago zigor-arloko erantzukizuna) egindako sexu-delituei buruzko datuek adierazten dute kasuen % 97an erasotzailea gizonezkoa dela.

Save the Children erakundeak gogorarazten du ingurune digitala beste ingurune bat gehiago dela haurtzaroaren eta nerabezaroaren garapenean, eta pornografiak ere baldintzatzen duela haurrak eta nerabeak euren artean erlazionatzeko modua.  Erakundearen Desinformación Sexual txostenaren arabera, 10 nerabetik ia 7k kontsumitzen dute pornografia, eta, batez beste, 12 urterekin eskuratzen dituzte lehenengo aldiz eduki sexualak. Pornografia horrek kontsumo masiboa du online, doakoa eta mugarik gabea, eta eduki gehienak indarkerian eta desberdintasunean oinarritzen dira.

Save the Children Euskadi

Save the Children mundu osoan haurren eskubideak defendatzeko erakunde independentea da.  115 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten du bizitzak salbatzen, haurrak babesten eta haurren eskubideak defendatzen, Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren esparruan. 55 milioi haurrengana iristen da planeta osoan laguntzen duten 25.000 pertsonei esker.

Euskadin, Charo Arranz buru dela, pobrezia-egoeran eta gizarte-bazterketako egoeran dauden 600 haur baino gehiago artatzen ditu, eta haurren politikak hobetzeko lan egiten du. Bidegabekeria okerrenak eta gabezia handienak dituzten haurrak lehenesten ditu.

Bulegoak Bilbon eta Gasteizen ditu, haurren eskubideak defendatzeko eta programak sustatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Nerabeentzako Baliabideen Zentroa (CRIA), lehenengoa, Barakaldon du, pobrezian eta gizarte-bazterketan jausteko arriskuan dauden 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendua.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak Gasteizko etxebizitza batean egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak egin duen ikerketa baten ondorioz, joan den abuztuan Zaramagako etxebizitza batean lapurreta egin zuen…

1 hora hace

Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’

Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du,…

4 horas hace

Industriak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako sei proiektu digitalekin batera

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu…

4 horas hace

Alfarok jakinarazi du “babestutako etxebizitzen %95ek etxebizitzen merkatu librean amaituko dutela”

Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa…

4 horas hace

Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez

Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz…

4 horas hace

Nafarroako gobernuak 300.000 euro baino gehiago eman dizkie presoekin eta preso ohiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko proiektuei

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia…

4 horas hace