Gasteiz, gizon bat atxilotu dute taberna bateko terrazan emakume bati eraso eta mehatxu egiteagatik


24_0155 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute taberna bateko terrazan emakume bati eraso eta mehatxu egiteagatik

Gasteiz, gizon bat atxilotu dute taberna bateko terrazan emakume bati eraso eta mehatxu egiteagatik

Servicio de prensa

2024-03-10

Ertzaintzako agenteek 60 urteko gizon bat atxilotu zuten bart Arabako hiriburuan, ostalaritza-establezimendu bateko terrazan ustez arma zuri batekin mehatxu egiteagatik eta emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Atzo, larunbata, 23:00etan, Vitoria-Gasteizko Herritarren Babeserako ertzainek Arriaga-Lakua auzoko ostalaritza-establezimendu batetik deitu zieten, gizon bat une horretan liskarrean ari zelako.

Agenteak lekura joan ziren, eta ustez gertakaria eragin zuen gizona identifikatu zuten. Polizia-baliabideei jakinarazi zietenez, gizonak bi emakumeri aurre egin zien, eta horietako bati arma zuri bat erabiliz mehatxatu eta ipurmasail batetik indarrez heldu zion.

Patruilak lortutako datuetan oinarrituta, identifikatua atxilotu zuen, mehatxu- eta sexu-eraso delituak egotzita. Atxilotua gaur bertan utzi dute Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku.