Categorías: albisteak-berriak

Fulsion, herritarrei arreta emateko eragile adimendunak eskaintzen dituen euskal ETEa

Fulsion euskal enpresa bat da, eta eragile adimendunak eskaintzen ditu herritarrei arreta emateko, batez ere, administrazio publikoetan, izapideak errazteko helburuz. Hamar urte ditu enpresak, eta kudeaketak egiteko orduan herritarrek webgunean zehar nabigatu behar ez izateko zerbitzuak eskaintzen ditu. SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza bat jaso du enpresak egitasmo honetarako. EAEko enpresetan AAren erabileran oinarritutako proiektuei laguntzea da programaren helburua. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Adimen artifizialaren inguruan lan egiten zuten hiru euskal ekintzailek sortu zuten enpresa 2014an, teknologia hori gora egiten hasi zenean. “Hizkuntzaren prozesamenduarekin hasi zen: idaztean edo irakurtzean, makinak zu ulertzea zen helburua”, esan du Inés Aranok, enpresako langileak.

Eragile adimendunak eskaintzen espezializatu da Fulsion. Horietako askok elkarrizketa-sistemak erabiltzen dituzte, eta beste batzuk erabilgarritasuna hobetzera daude bideratuta, “hizkuntzaren prozesamendua eginda, eta herritarrak egin beharreko tramite guztiak erraz egiteko”. Hala, zerbitzuetako bat udalei zuzenduta dago. Udalaren webgunean, herritarrak laguntzaile birtual bat du eskura, eta kontsultak egin diezazkioke. “Zuzenean tramitera eramaten zaitu, eta batzuetan laguntzaileak berak egiten dizu tramitea”. Modu horretan, herritarrek ez dute webgunean zehar nabigatu beharrik tramitea osatzeko, zeregin korapilatsua izaten baita hori.

Tramite ugari kudeatzeko balio du laguntzaile birtualak, hala nola obra-lizentzia bat, dirulaguntza-eskaera bat edota erroldatze bat. Herritarren kexak ere izapidetzen ditu.

Sofware libre

Sektore pribatuan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin lan egin dute, eta Fulsionek laguntzaile birtualekin osatzen die lana. “Egiten dakiguna erabiltzen laguntzea da kontua”. Haien bezeroak, batez ere, administrazio publikoak dira, hala nola Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak, bi lurralde horietako udalak eta Errioxako udalak.

Sofware libre batekin eta kode ireki batekin egiten dute lan, “tresna guztiak gureak izan daitezen”.

“Komunikazioa eskatzen duen edozer gauzatan lan egiten dugu”. Enpresa handien barne-komunikaziorako zerbitzua eskaintzen dute, esaterako, oporren edo lan-baimenen eskaerekin lotutako zereginetan. “Gure asmoa produktu propioak ateratzea da; oraindik erabiltzen ez diren produktuak ikertzeko prozesu batean gaude”.

Enpresak 8 langile ditu, eta I+G arloa funtsezkoa da enpresa-proiektuan. Laguntzaile birtuala euskaraz ere erabiltzen dute “eta hor ikerketa asko dago egiteko, dena berria delako”.

SPRI Taldearen Adimen Artifizial Aplikatuaren programaren laguntza Ipsia izeneko proiektu batera bideratu dute; bideoak automatikoki sortzeko balio du proiektu horrek. “Pertsona bat agertzen da hizketan eta, ondorioz, askoz irisgarriagoa da adineko eta ohitu gabeko jendearentzat. Horrela, udal baten webgunean, txat baten ordez pertsona bat agertzen zaizu. Ahalik eta naturalen eramatea da helburua”.

Gazteek matematika ikasteko tresna batekin lanean ari da Fulsion. “Barne-garapenean dago. Bideragarria den ikusi behar dugu, eta beste erabilera batzuetarako aplika daitekeen egiaztatu”.

Enpresaren etorkizuneko helburua produktu propio bat merkaturatzea da, “hasieratik amaierara” eurena izango dena. “Orain aurreko puntuan gaude ondo egiteko. Eta laguntzaileak ahalik eta pertsona gehienengana iristea da beste erronka bat”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Milaka donostiarrek eman dute izena euskaraldia.eus-en dagoeneko

Maiatzaren 14ra arte izena eman daiteke ahobizi edo belarriprest izateko. Izena emanez gero, txapa jaso…

13 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak ihes egin duen gizon bat atxilotu du

Agenteek egiaztatu zuten ibilgailuak ez zuela asegururik eta IATrik, gidariak epailearen erabakiz gidabaimena kenduta zuela…

13 horas hace

Gobernuak Kanpo Ekintzako II. Plana onartu du Nafarroak nazioartean duen posizioa sendotzeko, Europarekin duen konpromisotik abiatuta

Nafarroako Gobernuak Kanpo Ekintzarako II. Plana (2024-2028) onartu du gaurko bilkuran. Horren helburua Nafarroak nazioartean…

13 horas hace

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat sustatu du Foru Komunitateari dagozkion etorkizuneko hauteskunde prozesuen antolaketaren aurrean esparru juridiko egonkor, integratu eta argi bat artikulatzeko

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat sustatu du etorkizuneko hauteskunde prozesuen antolaketaren aurrean esparru juridiko egonkor,…

13 horas hace

Merkataritzak 160.000 euro eman dizkie Aberin, Bargota eta Usuni landa-merkataritza biziberritzeko

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 160.000…

13 horas hace

Nafarroako Gobernuak behin-behinekotasuna murrizten jarraitzeko ezohiko neurriei buruzko Foru Lege Dekretua onartu du

Nafarroako Gobernuak gaurko Gobernu bilkuran onartu du Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloan ezohiko…

13 horas hace