Categorías: albisteak-berriak

Espetxeratu egin dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizonetako bat

Espetxera eraman dute Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzaz, Bizkaiko hiriburuan atxilotu zuen 24 urteko gizona. Otsailaren 27an Bilboko Irala auzoan Indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik eta lesioak eta kalteak eragiteagatik ari ziren haren bila.

Gizona asteazkenean atxilotu zuten Bilbon. Bertako Udaltzaingoaren baliabideek indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten ikerketaren ondorioz atxilotzeko agindua zuen gizon bat aurkitu zuten, eta  bertaratu zen Bilboko Ertzain-etxeko patruila batek atxilotu zuen.

Joan den otsailaren 27an biktimak ikusi zuen bere autoaren barruan bi gizon zeudela, eta zer gertatzen zen egiaztatzera hurbildu zenean, batek bortxaz eraso egin zion. Bi gizonek hainbat gauza lapurtu zituzten ibilgailutik, biktimak zeraman telefono mugikorraz gainera, erasoaren ondorioz egoera babesgabean zegoela aprobetxatuz.  Ondoren, bi gizonek ihes egin zuten, eta biktimak laguntza jaso zuen eta osasun-zentro batera eraman zuten.

Ikerketaren esparruan, ikerketaz arduratu ziren agenteek aipatutako egitateak leporatu zizkioten atxilotuari, hau da, indarkeria erabiliz lapurtzea eta lesioak eta kalteak eragitea. Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri dute eta honek espetxeratzeko agindua eman du.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du egitateen bigarren egilea aurkitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Gasteizen ebasketagatik eta kreditu-txartela bidegabe erabiltzeagatik

Ertzainek 40 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo Arabako hiriburuan, ebasketa-delitu bat eta iruzur-delitu bat…

2 horas hace

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik

25_0729 Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta…

2 horas hace

Ertzaintzak kautelazko antolamendu-neurriak hartu ditu zerbitzuan dagoen agente batek drogetan positibo eman duelako

25_0728 Ertzaintzak kautelazko antolamendu-neurriak hartu ditu zerbitzuan dagoen agente batek drogetan positibo eman duelako Ertzaintzak…

2 horas hace

Nafarroako Gobernuak bi hegaldi lizitatu ditu lehen aldiz helmuga nazionaletara eta beste bi Europako hirietara 4 milioi euroren truke

IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuak, Lizitazio Elektronikorako Plataformaren bidez (PLENA), Noaingo aireportuaren aireko konektibitatea hobetzeko kontratazio…

5 horas hace

Nafarroako Gobernuak zergaren aurreproiektua onartu du talde multinazionalei ezartzeko gutxieneko maila globala ziurtatzeko

A: MIGUEL OSÉS F: 28-4–2025 P: L: PAMPLONA T: EL CONSEJERO ARASTI VISITA HACIENDA DE…

5 horas hace

Nafarroako Gobernuak bizitegi sektorea deskarbonizatzeko laguntzen deialdi berri bat baimendu du, 1,9 milioi

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du 1.941.236 euroko urte anitzeko konpromiso bat hartzeko, 2026an…

5 horas hace