Categorías: albisteak-berriak

Lau atxilotu Gipuzkoan egindako drogaren aurkako operatibo batean

Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak azken hilabete hauetan egindako drogaren aurkako operatiboa lurraldean jarduten zuen eta substantzia sorgorgarrien trafikoan aritzen zen sare bateko lau kide atxilotuta amaitu da. Operatiboan zehar bi kilo kokaina, beste hiru kilo marihuana, bi kilo haxix eta anfetamina konfiskatu dituzte, bai eta dirua, doitasun-balantzak eta droga-trafikatzaileek erabili ohi dituzten beste hainbat tresna ere.

Substantzia sorgorgarrien trafikoan aritzen zen egitura hori desegitea ahalbidetu duen polizia-operatiboa hainbat hilabetez gauzatu dute Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko (SICTG) agenteek, bere garaian detektatu ondoren Gipuzkoan era horretako delitu-jardueretan ari zen talde bat zegoela.  

Egindako ikerketen eta ikertuei egindako jarraipenetan ikusitakoaren ondorioz, joan den asteazkenean hiru sumagarri atzeman zituzten Donostian, ustezko droga-entrega bat ikusi ondoren.  Usteko trafikatzaileak identifikatu egin zituzten, eta lehentxeago euren artean egin zuten transakzioaren xedea kilo bat kokaina zuen pakete bat zela egiaztatu zuten. Hori dela eta, berehala atxilotu zituzten.  

Jarraian, Astigarragan atxilotu zuten taldeko ustezko beste kide bat, droga-entrega hori antolatzen parte hartu zuela egiaztatuta baitzegoen.  

Lau atxilotuak, 31 urtetik 51 urtera bitartekoak, polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak betetzera. Ondorengo orduetan miatu zituzten garaje eta trastelekuetan beste kilo bat kokaina, 3 kilo marihuana, 2 kilo haxix, 45 gramo anfetamina, dirua, doitasun-balantzak, bilgarriak eta substantzia sorgorgarrien trafikatzaileek erabili ohi dituzten beste hainbat gauza atzeman zituzten.  

Beharrezko izapideak amaitu ondoren, atxilotuak agintari Judizialaren eskuetan jarri zituzten.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik

25_0474 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik Ertzaintzak gizon bat…

7 horas hace

Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik

25_0473 Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik…

13 horas hace

Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin txikiko identifikatu eta atxilotu ditu hainbat ibilgailuri kalteak eragiteagatik

Azken egunetan, Hondarribiko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragitearen harira, Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin…

16 horas hace

Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka prest dago

Hirugarren urtez jarraian, Berdintasun departamentuak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du, uztailaren 19an, larunbata, goizeko…

16 horas hace

37. Udako Musikaldia Zarautzen, abuztuan

Abuztuan ospatuko da 37. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz…

16 horas hace

“Zarautzen Bizi” prozesuaren ondorioak

Maiatzaren 13an abiatu zuen Udalak “Zarautzen Bizi” prozesua eta ekainaren 17ra bitartean egin diren 5…

16 horas hace