Categorías: albisteak-berriak

BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera

Berrikuntza irekiko plataforma, BIND 4.0, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI taldearen ekimena, Europako startupetarako berrikuntzako TOP 25 huben artean aukeratu da, Europe’s Leading Start-up Hubsen sailkapenaren arabera. Sailkapena Financial Timesek egin du, Statista-rekin eta Sifted-ekin (FTren argitalpen elkartuarekin) lankidetzan. Azterlanak Europako 2.000 inkubatzaile eta azeleratzaile ebaluatu ditu startupetarako 125 hub onenen rankinga egiteko.

Zerrenda sortzeko, rankingeko parte-hartzaileek eta aditu independenteek (arrisku-kapitaleko sozietateak, enpresariak eta akademikoak, besteak beste) sei kategoriatan puntuatu eta ebaluatu dituzte hautatuak: mentoringa eta prestakuntza, azpiegitura, laguntza juridikoa, enpresa-garapena, sareen sorrera eta finantzaketa. Puntu gehigarriak ere eman dira, zentro bakoitzean sortutako startup arrakastatsuenen arabera.

Euskadi, berrikuntza irekiaren erreferentea Europan

Ekonomiaren arloko Financial Times argitalpen britainiarraren aintzatespen honekin, Europako startupetarako erreferentziazko huben artean kokatzen da Euskadi. BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak 23. postua lortu du rankingean eta, bestalde, zazpigarren postua startupi emandako mentoring zerbitzu onenen artean.

Startupak azeleratzeko programa gehien dituzten herrialdeei dagokienez, nabarmentzekoa da Europe’s Leading Start-up Hubsek 21 herrialde sartu dituela sailkapenean. Lehen postuan Erresuma Batua dago, startupen 24 hubekin. Bigarrenean Alemania, 16 hubekin, eta ondoren Espainia, hirugarren postuan eta 15 ekimen liderrekin. Zehazki, 2 Euskadikoak dira, BerriUp azelerazio programa eta BIND 4.0, seigarren postuan. 

Berrikuntza irekiko 350 proiektu baino gehiago Startupekin

Eusko Jaurlaritzak azken urteotan abian jarritako ekimenen artean, Euskadin berrikuntza irekiaren aldeko apustu nagusietako bat bi plataformaren eskutik etorri da: BIND 4.0 ꟷSpri taldeko industria adimenduneko plataformaꟷ eta Up!Euskadi. Zortzi edizio arrakastatsu baino gehiagoren ondoren, nazioarteko erreferentziatzat hartzen da BIND 4.0. Izan ere, Startup Ecosystem Stars saria eman diote berriki International Chamber of Commerce (ICC) enpresa-elkarteak eta berrikuntza irekirako “Mind the Bridge” plataforma globalak, Industriarako Aparteko Laguntzagatik “Startup Programs” eta “Laguntza ETEei” kategorietan. 2020an, Europako Batzordeko Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEko Zuzendaritza Nagusiak enpresa-ingurunea hobetzeko kategorian saritu zuen, Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioan.

Izan ere, BIND 4.0k sektorearen eraldaketa digitala bizkortzeko hiru startup programa ditu: BIND 4.0 Acceleration Program, erreferentziazko enpresekin lankidetzan aritzeko; BIND 4.0 SME Connection, ETEetan berritzeko; eta BIND 4.0 GovTech, Euskadiko sozietate publikoen eraldaketa digitalerako. Guztira, hiru ekimen horiekin, 2016an BIND 4.0 abian jarri zenetik, 330 proiektu garatu dira 220 startup baino gehiagoren eskutik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

1 hora hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

1 hora hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

1 hora hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

1 hora hace

La Guardia Civil interviene en Euskadi 54 piezas de marfil que se comercializaban de forma irregular

La Guardia Civil de Bizkaia ha intervenido un total de 54 piezas de marfil que…

1 hora hace

Donostiako Udalak bat egin du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin

Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…

7 horas hace