Ertzaintzak epailearen esku utzi ditu atzo Barakaldoko Udaltzaingoak atxilotutako hiru lagunetatik bi, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitu bat egotzita. Hirugarren atxilotuak Gurutzetako Ospitalean jarraitzen du.
Atzo, osteguna, Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita. Gertakarietan udaltzaingoko agente batek arauzko arma erabili zuenez, Ertzaintzak hartu ditu bere gain agintaritza-agenteen aurkako atentatu-delituarekin lotuta atxilotutako hiru pertsonak. Era berean, delitu horren ikerketaren esparruan, Ertzaintzak bi aizto konfiskatu ditu gertakarien lekuan.
Ertzaintzak bi atxilotu epailearen esku utzi ditu gaur arratsaldean, hirugarrena Gurutzetako Ospitalean baitago, Barakaldon.
Gertakariak argitzea
Aldi berean, Ertzaintzak eginbideak ireki ditu polizia-jarduketan gertatu ziren inguruabarrak argitzeko, eta, horiek amaitzen direnean, epaitegi eskudunaren esku utziko ditu. Era berean, Segurtasun Sailak gertakarien berri eman dio Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduerak aztertzeko sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari.
25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…
Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…
El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…
El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…