Categorías: albisteak-berriak

Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BT&I) euskal enpresak nazioartekotzeko sozietateak B2B bilerak egiteko aukera eskainiko die martxoaren 20tik 22ra bitartean BECen antolatuko den Wind Europe 2024 topaketako partaideei, networkinga sustatzeko asmoz. Ekitaldiak sektoreko 480 erakusketari baino gehiago eta 12.000 aditu inguru izango ditu partaide, eta aurtengo edizioaren helburua onshore eta offshore industriaren azken berrikuntzak, garapenak eta soluzioak ezagutzera ematea izango da.

Wind Europe 2024 inauguratu baino egun bat lehenago, BT&Ik Euskalduna Jauregian antolatuko duen jardunaldian, informazio zehatza eskainiko da offshore energia eolikoaren Europako merkatu-aukeren eta garapen-planen inguruan. Horrela, euskal konpainiek beharrezko ezagutza lortuko dute zerbitzuak Erresuma Batura, Poloniara, Herbehereetara eta Europako gainerako merkatu liderretara hedatzeko aukerak esploratzeko, mugaz gaindiko enpresa-aliantzak sustatuz.

Ekitaldiak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua, nazioarteko ordezkaritzak eta Euskadiko zein nazioarteko erakundeak eta enpresak izango ditu partaide.

B2B bilerak

Hartara, Wind Europe kongresuaren barruan, nazioartekotzea sustatzeko SPRI Taldeko sozietateak B2B bilerakegiteko aukera eskainiko du, enpresa parte-hartzaileen arteko networkinga bultzatzeko. Basque Energy Cluster, SPRI Taldea kide dituen Enterprise Europe Network eta SPRI Taldea lankide dituela, BT&Ik saio hauek antolatuko ditu, parte-hartzaileek izena emanda daudenetako edozeinekin bilerak egin ahal ditzaten, BECen horretarako prestatuko diren aretoetan..

Wind Europe 2024 biltzarrari buruz

Wind Europe urteko biltzarra energia eolikoaren arloko giltzarrizko ekitalditzat finkatu eta sektoreak eskaintzen dituen azken joerak, erronkak eta aukerak aztertzeko gune bilakatu da. Kopenhageri lekukoa hartuz, aurten Bilbon bilduko dira martxoaren 20tik 22ra bitartean energia berriztagarriaren arloko profesional eta aditurik garrantzitsuenak.

Hiru egunetan, egungo gairik garrantzitsuenak jorratuko dira industria eolikoari eragingo dioten joerak eta erronkak esploratzeko, nazioarteko 250 hizlarik baino gehiagok zuzendutako hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez. Parte-hartzaileek sektore eolikoaren balio-kate osoari dagozkion erakusketarien aukera zabalaz baliatzeko aukera izango dute, hasierako garapena eta plangintza, ekipoen fabrikazioa nahiz elektrizitate-sarearekiko integrazioa barne hartuz, industriari buruzko ikuspegi zehatza lortu ahal izateko.

Biltzarra energia eolikoaren sektorearen erakusleihoa izango da, eta gune partekatu horretan enpresa parte-hartzaileek ezaguerak trukatu eta negozio-aukerak landu ahal izango dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Arrestado el autor de tres robos a punta de navaja a menores en Santurtzi

La Ertzaintza ha detenido a un joven de 18 años de edad por ser el…

13 horas hace

Miles de donostiarras ya se han inscrito para participar en la cuarta edición del Euskaraldia

El llamamiento a la ciudadanía donostiarra para que se inscriba en la próxima edición de…

13 horas hace

Arranca la construcción de la Torre Cuántica de NanoGUNE

NanoGUNE ha comenzado la construcción de la Torre Cuántica -The Quantum Tower-. El Lehendakari, Imanol…

13 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao congelará los tributos municipales de 2026 y pondrá en vigor la nueva Tasa de Residuos Urbanos

La Tasa de Residuos Urbanos es un tributo totalmente nuevo, y de obligado cumplimiento a…

13 horas hace

La Diputación de Bizkaia reafirma su compromiso con el sector primario de Bizkaia con la consolidación del fortfait al 70% en el IRPF

Se trata de una medida trabajada y consensuada con el sector, incluida en el denominado…

13 horas hace

La población de Euskadi aumentó durante el primer trimestre de este año por las personas migrantes

Durante el primer trimestre de 2025 la población de la Comunidad Autónoma Vasca aumentó en…

13 horas hace