Ertzaintzako agenteek 37 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean Lemoan, «in fraganti» etxebizitza batean lapurtzen harrapatu ostean. Etxebizitza horretara balkoiko atea bortxatuz sartu zen.
Goizaldeko hamabi eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote pertsona bat lapurretan ari zela Lemoako etxebizitza batean. Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako talde bat aipatutako etxebizitzara hurbildu da, eta etxeko balkoi bateko atea bortxatuta zegoela egiaztatu dute. Gela baten barruan, pertsona bat aurkitu dute, ezkutatzen saiatzen.
Susmagarria oldarkor agertu da patruilarekiko, eta ez die jaramonik egin ematen zizkioten argibideei. Hasiera batean, uko egin dio bere nortasuna emateari. Aldi berean, egiaztatu ahal izan da etxeko gela guztietako kaxoiak eta armairuak irekita zeudela, barrualdea nahasita.
Hori dela eta, berehala atxilotu dute, indarrezko lapurreta-delitu baten egile gisa, eta, jarraian, ertzain-etxera eraman dute, dagozkion eginbideak egiteko, agintaritza judizialera eraman aurretik.
25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…
Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…
El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…
El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…