Categorías: albisteak-berriak

Enkarterriko enpresek eskualde hau Bizkaiko bioekonomiaren motor bihurtzeko proiektuak eta aukerak aurkeztu dituzte

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, «Enkarterri Group-Bilbao Encounter» foroaren bigarren edizioan parte hartu du. Enkarterri Group enpresa-elkarteak sustatzen du foro hori, eta Enkarterrietako Mankomunitateak eta Enkarturi-Enkarterriko Turismo Elkarteak babesten dute, eskualdeari balioa emateko eta eskualdearen egungo errealitatea eta hura osatzen duten proiektu, erakunde eta enpresak ezagutarazteko, inbertsiorako eta enpresa-proiektuak ezartzeko eskaintzen dituen aukerak ahaztu gabe.

Enkarterrien etorkizunerako, balio erantsi handiko proiektuak ezarri behar dira, garapen iraunkorrarekin konprometituta daudenak, haien enpresa-jarduera dibertsifikatzen eta eskualdeko lehiakortasuna handitzen lagunduko dutenak. Eskualdeko Plan Estrategikoak 2030era begira jasotzen duenez, eskualdearen eraldaketa iraunkortasunaren eta bioekonomiaren aldeko apustuan oinarrituko da, enplegua eta hazkunde ekonomikoa sortzeko motor gisa, ekonomia zirkularraren, deskarbonizazioaren, energia berriztagarrien sustapenaren edo material berrien garapenaren esparruetan kokatzen diren ekimenetan oinarrituta, besteak beste.

Topaketa ostiral honetan egin da Bilboko BAT B Accelerator Tower-en, eta bertan Enkarterriko ekonomia, enpresa, erakunde eta elkarte sareko 150 ordezkari eta Bizkaiko enpresa, entitate eta erakundeetako arduradunak bildu dira.

Oroz sailburuordearekin batera, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe, Enkarterri Groupeko presidente Alex Lopez Aller eta Enkarterrietako Mankomunitateko lehendakari Martin Perez Garmendia izan dira ekitaldian. Oraingoan, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea izan da gonbidatu berezia. Era berean, mahai-inguru bat egin da, bioekonomiarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten Enkarterriko hiru enpresaren proiektuak aurkezteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Doako sarrera eta programazio berezia asteburuan San Telmon, Museoen Eguna ospatzeko

Maiatzak 17 eta 18 Maiatzaren 18an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna (MNE), 1977an ICOMek (International…

15 mins hace

Bulego mugikor batek bosgarren edukiontziaren erabilerari buruz informatuko du Donostian

Ekimena ‘Arduratu’ kanpainaren parte da, eta herritarrak animatzen ditu hondakinen kudeaketaz arduratzeko Donostiako Udalak aste…

15 mins hace

Donostiako Udalak hautetsien, zuzendarien eta langileen Etika eta Jokabide Kodea onartu du

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Groseko haur-eskola eta hondartzen zaintza zerbitzuaren kontratazioa Etika…

15 mins hace

Barakaldoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren aurrerapena dokumentua prestatzen amaitu da

Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketako zinegotzi Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, «arloak maiatzean Barakaldoko Udaleko…

15 mins hace

Araudiaren aldaketa Kontxako Emakumezkoen Banderan

EuskoTren ligan sailkapen onena lortzen duen Donostiako kluba izango da hiriko ordezkaria Kontxako Banderaren bi…

15 mins hace

Barakaldoko aisialdiko elkarte eta taldeek 1.621 plaza eskaintzen dituzte udako kanpalekuetan

Barakaldok 1.621 plaza baino gehiago eskaintzen ditu uda honetan aisialdiko elkarteek eta klubek antolatutako udalekuetan.…

15 mins hace