Gidari bat atxilotu dute Azkoitian droga-trafikoagatik


24_0187 Gidari bat atxilotu dute Azkoitian droga-trafikoagatik

Gidari bat atxilotu dute Azkoitian droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2024-03-26

Ertzainek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean droga-trafikoaren delitua leporatuta, Azkoitian egindako kontrol arrunt batean. Auto barruan haxix-plaka bat eta speeda zuen poltsatxo bat aurkitu dituzte.

Susmagarria gaur goizaldeko ordu bata aldera atxilotu dute, Ertzaintza Azkoitian egiten ari zen prebentziozko kontrol batean. Polizia-baliabide batek bi gizon zeramatzan auto bat geldiarazi eta miatu du. Gidariaren eserlekuaren azpian, agenteek 100 gramoko haxix-plaka bat eta speeda zuen poltsatxo bat aurkitu dituzte. Gainera, bere gauzen artean 665 euro zeramatzan kopuru ezberdinetako billetetan banatuta.

Ebidentzia horien aurrean, patruilak atxilotu egin du gidaria, 26 urtekoa eta polizia-aurrekariak dituena, substantzia sorgorgarriekin trafikatzea leporatuta.

Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman dute zegozkion polizia-eginbideak betetzeko. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.