Categorías: albisteak-berriak

UPV/EHUren ikerlan batek giza enbrioiaren bestelako definizio bat proposatzen du, lege-ikuspegia kontuan hartuta

Iñigo de Miguel Beriain UPV/EHUko Teknozientzia Berriei aplikatutako Gizarte eta Lege Zientzien ikertaldeko kidea da, eta, aurkeztu duen artikuluan, lege-ikuspegi bat ematen da enbrioiari unibertsalki ontzat emateko moduko definizio bat emateko. De Miguelek aurkezturiko proposamena lagungarri izan daiteke erregulazioa errazteko eta hainbat herrialdetan bateratzeko. Proposamenaren arabera, enbrioitzat hartu beharko litzateke gizaki jaio bat sortu arte garatzeko gai den edozein zelula-egitura.

Bioteknologiak modu erabakigarrian lagundu dezake giza bizitzaren lehen etapen gaineko ezagutza eta kontrola hobetzen. Alabaina, inguruabar horrek eztabaida desafiatzaileak sortzen ditu ikuspegi etikotik zein juridikotik. Izan ere, gai bioteknologiko gutxik pizten dute giza enbrioiekin loturikoek adinako ika-mika. Berriki izaniko eztabaidetan, halere, bada gutxi azterturiko alderdi bat. Nahiz eta enbrioiaren estatus morala funtsezko gaia izan den debate publikoan, egundoko garrantzia hartu du giza enbrioi bat zer den zehazteak eta antzeko beste entitate batzuetatik bereizteak. Ez da arazo semantiko hutsa, ezpada normatiboa, eta ondorio praktiko garrantzitsuak ditu ikerketarako.

Ildo horretan, ugalketa-biologian izaniko aurrerapen zientifiko eta teknologikoek giza enbrioiaren definizioa berrikusteko premia sortu dute azken bi hamarkadetan. Ernalketaz bestelako prozeduren bidez giza enbrioiak sortzeko aukerak —transferentzia nuklearra baliatuz, kasu— eta gaur egun enbrioi-egiturak imitatzeko gai diren zelula-ereduak sortzeko teknologiak garatu izanak duda-mudan jarri dute enbrioi termino zientifikoa, eta horrek ondorio etikoak nahiz juridikoak ditu.

“Garapen teknologikoek aurretik finkatutzat jotzen ziren zenbait kontzeptu-kategoria birpentsatzeko beharra planteatzen dute batzuetan. Gaur egun, ezin da esan enbrioi bat  beti eta beti ernalketaren emaitza baino ez denik”, adierazi du Iñigo de Miguel Beriain Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Publikoa Saileko Ikerbasque irakasleak.

Iñigo de Miguel Beriainek artikulu bat argitaratu du, Kalifornia-San Diegoko Unibertsitateko Jon Ruedarekin eta Granadako Unibertsitateko Adrian Villalbarekin batera, eta hirurek ere gogoeta egiten dute giza enbrioiaren definizio juridikoei buruz. Hala, definizio sendo bat eskaintzen dute legearen ikuspegitik. “Artikuluan, bestelako ikuspegi bat iradokitzen da: enbrioitzat hartu beharko litzateke gizaki jaio bat sortu arte garatzeko gai den edozein zelula-egitura, eta gaitasun horren inguruan eraiki beharko litzateke definizioa. Ikuspegi hori, bide batez, dagoeneko baliatzen da herrialde batzuetan, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ere emana du haren aldeko irizpena”.

De Miguelek dioenez, «enbrioiaren definizio juridiko unibertsal bat izatea, luze-zabal ontzat emana, lagungarria izango litzateke segurtasun juridikorik eza arintzeko eta araudiak harmonizatzeko». “Gure gogoetarekin sortu nahi dugun enbrioi kontzeptuaren bidez, bioteknologiaren aurrerapenek planteatzen dituzten erronkei aurre egiten lagundu nahi dugu”, gaineratu du. Horrekin batera, hau adierazi du: “Baliteke legezko ondorioak izatea egungoa baino sistema juridiko koherenteago bat finkatzerakoan, eta sistema berri hori gai izatea enbrioiaren ideia eta gizaki jaioarena lotzeko (kontuan izanik azken ideia horrek definitzen duela pertsona Zuzenbidean)”.

De Miguelen ustean, definizio hori “baliagarria izango da azpimarratzeko badela beste eztabaida bat, enbrioiari eta haren estatutu moralari buruz tradizionalki formulatu izan dena baino lehenagokoa dena eta lotura duena enbrioiaren definizioarekin berarekin. Enbrioi batek zer babes merezi duen eztabaidatu aurretik, zer den eta zer ez erabaki behar dugu; izan ere, ez da gauza bera transferentzia-prozesu bat burutzeko gai ez den egitura bat —DNAn akats bat duelako— edo prozesu hori burutzeko gai den beste bat, adibidez”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

42 mins hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

4 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

4 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

4 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

4 horas hace

La Guardia Civil interviene en Euskadi 54 piezas de marfil que se comercializaban de forma irregular

La Guardia Civil de Bizkaia ha intervenido un total de 54 piezas de marfil que…

4 horas hace