Rivabellosan atxilotu dute lapurtutako auto batekin zihoanean


24_0193 Rivabellosan atxilotu dute lapurtutako auto batekin zihoanean

Rivabellosan atxilotu dute lapurtutako auto batekin zihoanean

Servicio de prensa

2024-03-29

Ertzainek gizon bat atxilotu dute goizaldean Rivabellosan, lapurtutako auto bat gidatzen harrapatu ondoren. Autoa joan den asteazkenean lapurtu zuten Astigarragako tailer batean konpontzen ari zirenean.

Atxiloketa gaur, ostirala, goizaldeko lauetan egin dute Arabako Rivabellosa herrian. Auto baten gidariak gasolindegi baten inguruan izan duen jokabideak eta egin dituen maniobrek bertako langileen susmoak piztu dituzte, eta Ertzaintzara deitu dute.

Handik laster agertu da patruila bat, eta inolako dokumentaziorik ez zeraman autoaren gidaria identifikatu du. Zegozkion kudeaketak egin ondoren, polizia-baliabideak egiaztatu du autoa lapurtuta zegoela joan den asteazkenetik. Dirudienez, Astigarragako konponketa-tailer batetik lapurtu zuten giltzak jarrita.  

Patruilak gidaria, 43 urtekoa, atxilotu du eta Ertzaintzaren egoitzara eraman du dagozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.