Óscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Galar Zendeako Oscar Amoztegui alkatearekin batera, Etxabakoitz-Campanas NA-6000 tokiko errepidearen 3 kilometroko luzerako zati bat osorik berritzeko lanak bisitatzen izan da, Arlegi eta Subitza herrien artean. Obrak maiatzera arte egongo dira martxan, eta, horretarako, 580.000 euroko inbertsioa egin da.
Chivite kontseilaria Etxabakoitz-Campanas NA-6000 errepideko 3 kilometro osorik eraberritzeko lanetan izan da
