Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euroko dirulaguntzak onartu ditu euskara ikasteko doakotasuna finantziatzeko

  • Euskara ikasleek maila guztietan (A1etik C2ra) izango dituzte dirulaguntzak lortzeko aukera

Eusko Jaurlaritzak 3.775.500 euroko partida onartu du, bere gaurko Gobernu Kontseiluan, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasleen euskara ikasteko prozesua diruz laguntzeko. Honen bitartez, ikasketak doan izateko Jaurlaritzak hartu zuen konpromisoari erantzunez, diruz lagunduko dira A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 lortzen dutenak.

Guztira 3,7 milioi bideratuko dira, honela banatuta:

  • 3.725.000 € A1, A2, B1 eta B2 mailetarako, eta 30 urte beteak edo gazteagoak diren ikasleentzat C1 mailarako (1994 urtean edo ondoren jaiotakoak).
  • 50.000 € 30 urtetik goragoko ikasleentzat C1 mailarako eta guztientzat C2 mailarako.

Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko beharrezkoa izango da, alde batetik, euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bateko ikastaroan matrikulatuta egotea 2023ko ekainaren 1etik 2024ko irailaren 30era; eta bestetik, maila gainditu edo maila egiaztatu izana.

Eskabidea egiteko bi txanda aurreikusi dira 2024 urtean:

  • Lehen txandaren eskari-epea 2024ko ekainaren 3etik abuztuaren 6ra arte izango da. Honen ebazpena 2024ko irailaren 30ean argitaratuko da. Eskaria egin ahal izango dute lehen txanda honetan 2023ko uztailaren 1etik 2024ko uztailaren 31 bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek. (Eskatzeko: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1038708)
  • Bigarren txandaren eskari-epea 2024ko irailak 5tik azaroaren 4ra arte izango da. Honen ebazpena 2024ko abenduaren 20an. Eskaria egin ahal izango dute bigarren txanda honetan 2024ko abuztuaren  1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek eta lehen txandan, aukera izanda, parte hartu ez dutenek. (Eskatzeko: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1038709)

Gainditutako edo egiaztatutako maila bakoitzeko eskari bakarra onartuko da. Eskabidea egiteko, Eusko Jaurlaritzako Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskaera-formularioa bete beharko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

25_0397 Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik…

13 horas hace

Bi pertsona ikertu dituzte Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko ondare historikoaren aurkako ustezko espoliazio-delituagatik

Ertzaintzaren Ingurumenaren aurkako Delituen eta Hirigintzaren Atal Nagusiak Iruña Okako (Araba) Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoko ondare…

13 horas hace

Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan…

16 horas hace

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

1 día hace

Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Zallako tailer batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…

1 día hace