Eusko Jaurlaritzak 45.000 eurorekin lagunduko du Elkar Argitaletxearen eta Jakin Fundazioaren “Geruzak” proiektua (Gobernu Bilera 2024-4-16)

Elkar Argitaletxeak eta Jakin Fundazioak sortutako “Geruzak” egitasmoaren helburua gazteen artean feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzeko ikus-entzunezko sorta bat sortzea da. Proiektu hori sozializatzeko Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 44.950 euroko dirulaguntza bate mango dio Elkar Argitaletxeari.

Ius-entzunezkoak 16 eta 22 urte arteko gazteei bideratuta daude eta tematikoak dira. Bideo bakoitzak gai nagusi bat jorratzen du, gai bakoitzak barne hartzen dituen geruza eta azpigai desberdinen inguruan ere gogoeta proposatuz. Guztira bederatzi gai landu dira: askatasuna, desira, ondo-bizitzea, taldetasuna, sormena, boterea, maitasuna, edertasuna eta etorkizuna.