Categorías: albisteak-berriak

Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira

SPRIren “Women in Industry” egitasmoaren arabera

“Emakumeen inpaktua lehiakortasun industrialean” azterlanak frogatu duenez, berdintasun handiagoa duten enpresek emaitza hobeak dituzte berrikuntza teknologikoari dagokionez, eta lehiakorragoak dira.  Jasotako datuen arabera, enpresen genero-berdintasuna gero eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da I+G+b arloaren intentsitatea, eta emaitza hobeak dituzte fakturazioan, enpleguan eta nazioartekotzean. Hortaz, aldagaien artean korrelazio positibo handia dago.

Women in Industry egitasmoaren esparruan, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak metodologia bat garatu du genero-berdintasunaren eta manufaktura-sektoreko lehiakortasun industrialaren arteko erlazioa ulertzeko. Euskadin onartu dute metodologia hori. Hain zuzen ere, Euskadin BPGaren ia % 40ko pisua du industriak, industriarekin lotutako zerbitzuak ere kontuan hartuz gero. Hala ere, industriako langileen % 21 baino ez dira emakumeak. Eskuratutako emaitzek frogatu dutenez, enpresaren berdintasun maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lehiakorragoak dira enpresak. Euskadiko kasuaren azterketaren emaitza guztiak eskuragarri daude esteka honetan.

Hala, berdintasun maila baxuagoa duten lagineko enpresek gutxiago inbertitzen dute I+G+b arloan, berdintasun maila altuagoa duten enpresek baino. Egiaz, 2021ean, berdintasun maila baxueneko enpresen % 65,3k ez zuten inolako inbertsiorik egin I+G+b arloan.

Gainera, berdintasun maila altuko enpresen artean, gehiagok dituzte I+G+b arlora bakarrik bideratutako sailak, eta parte-hartze handiagoa dute arlo horretako eskualdeko, estatuko edo nazioarteko proiektuetan.

Bestetik, azterlan honek erakutsi duenez, berdintasun maila altuko enpresak lehiakorragoak dira. Gainera, datuek agerian uzten dute berdintasun handiena duten enpresek fakturazioan, enpleguan, I+G+b arloan eta nazioartekotzean emaitza hobeak dituztela. Bestalde, enpresa lehiakorrenek genero-berdintasuneko maila altuenak ere badituzte. Ondorio horretara iritsi dira enpresetako banaketa horizontala eta bertikala, kontziliazio-neurriak eta genero-politikak aztertuta.

Hortaz, lehiakortasunari eragiten dioten faktoreetako bat da emakumeek enpresan berdintasunezko parte-hartzea izatea.

#WomeninIndustry #Innovation #SpriTaldea

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0323 Hainbat banku-erakundetako bezeroei telefonoz eta digitalki iruzur egiteko kanpaina masibo berri batez ohartarazi du Ertzaintzak

Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…

12 horas hace

26_0322 Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…

15 horas hace

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas de Bizkaia.

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…

15 horas hace

Las estaciones del TAV en Donostia e Irun estarán finalizadas antes del próximo mes de agosto

El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…

15 horas hace

Arrasate, Pasaia y Zestoa, declarados oficialmente zonas tensionadas para limitar el precio del alquiler

El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…

15 horas hace