Osakidetzak lizitaziora atera ditu Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrak; guztira, 150 milioi euroko inbertsioa egin da eraikin berria eraikitzeko, aparkalekua egiteko eta kanpoaldeak egokitzeko. Urrats horrekin, proiektu konplexu eta asmo handiko batean aurrera egiten da, ospitalea bere osotasunean modernizatzeko, asistentzia-premia berrietara egokitzeko eta espazio askoz irisgarriago eta gizatiarrago bihurtzeko.
Eraikin berriak 58.000 m²-ko azalera izango du 9 solairutan banatuta. Eraikina 3 eremu handitan bereiziko da. Lehena asistentzia-erabilerarako eremua izango da eta bertan kokatuko dira kanpo-kontsultak, erradiologia anbulatorioa eta farmazia anbulatorioa. Bigarren eremuan, zuzendaritza- eta administrazio-eremuak eta irakaskuntza-gelak egongo dira, eta, azkenik, eraikinak 1.129 plazako aparkaleku handi bat izango du 5 solairutan, egungo aparkatze-arazoari erantzungo diona. Aparkalekuko plaza horiekin eta Metroaren 5. linea bertaraino iristearekin (Ospitalean bertan geralekua izango du), barruko trafikoa larrialdi- eta logistika-ibilgailuetara mugatuko litzateke, bide-segurtasunaren eta ingurunearen humanizazioaren alde.
Eraikinak 185 metroko luzera eta 34 metroko zabalera izango ditu ekialdetik mendebaldera, eta hegoaldeko fatxadak, ospitaleko gainerako esparrura orientatuta, oinezkoentzako sarbide bereiziak antolatzea ahalbidetuko du, bi eraikinak pasabide baten bidez lotuz.
Maila asistentzialean, kanpo-kontsultetarako eraikin berrian 200 gela baino gehiago egongo dira kontsultak eta probak egiteko, eta 5 gela balio anitzeko prozeduretarako, urologiatik eta dermatologiatik hurbil. Era berean, erradiologia-eremuak 2 mamografia-gela, 2 teleaginte-gela, 2 TAC-gela eta 6 ekografia-gela izango ditu. Alde horretatik, eraikin hori diseinatzean aintzat hartu den malgutasuna nabarmendu behar da, behar berrietara egokitzeko aukera ematen baitu, bai diseinu- eta eraikuntza-prozesuan, bai gainerako balio-bizitzan.
Era berean, azpiegitura berri horri esker, egungo ospitaleko eraikin nagusian espazioak libre geratuko dira, eta, hala, etorkizunean, endoskopia-eremua zabaldu eta egokitu ahal izango da, bronkoskopiarako eta arnas-errehabilitaziorako pneumologiako ospitale-eremua handitu ahal izango da, edo larrialdi-zerbitzua handitu ahal izango da. Gainera, kardiologia-zerbitzua bateratzea, eguneko ospitale medikoa handitzea, beste ospitalizazio-unitate bat gaitzea eta logistikako beste arlo batzuk hobetzea aurreikusten da.
Bidebarrieta Kulturgunea acoge las citas del 27 de mayo al 9 de junio, a las…
Hoy se ha registrado una nueva muerte en accidente laboral en Bizkaia. Una persona que estaba…
En 2024, cada bilbaino depositó en el contenedor verde unos 26,5 kg de envases de…
El Museo Casa de la Moneda de Madrid ha acogido el estreno de la Reserva Ecoturista…
Los leones se medirán al exigente PSV Eindhoven, campeón de la Eredivisie, en un partido…
El gamer de la Real Sociedad Emre Yilmaz se ha proclamado campeón de la eChampions League,…