Osalanen kanpaina: Digitalan.eus kalkulagailua

Osalanen kanpaina apirilaren 28a dela-eta

Digitalan.eus kalkulagailua: Neurtu zure laneko osasun digitala

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunaren inguruan, apirilaren 28an, laneko arriskuen prebentzioari buruz egingo den sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du Osalanek.

2024ko apirilaren 22a.- Kanpaina honetan, Osalanek ahaleginak egiten ditu sentsibilizatzeko teknologia berrien erabilerak lan-baldintzetan sortzen duen erronkari buruz, arrisku-faktore espezifikoak identifikatuz: batzuk, plataformen erabilerarekin lotuak (hiperkonexioa, monitorizazioa, ikusezintasuna, kontaktu sozialik eza, prekarietatea); beste batzuk, lanaren antolamenduarekin lotuak (isolamendua, langileak ingurune digitalera egokitzeko duen zailtasuna, algoritmo kudeatzaileak, etab.).

Arrisku horiek prebenitzearen garrantziaz kontzientziatzeko, langileen osasunean dituzten ondorioak saihesteko eta enpresariek deskonexio digitalerako baliabideak eman behar dituztela azpimarratzeko, Digitalan.eus tresnaren inguruan egiten da kanpaina hau, laneko osasun digitala neurtzeko garatutako tresna digitala, parte-hartze kontzientean eta aktiboan oinarrituta eraikia.

 Digitalan.eus aplikazioak hainbat galdera egiten dizkie erabiltzaileei, lan-eremuan duten konexio digitalaren mailari buruzkoak, eta, erantzunetan oinarrituta, langilearen osasun digitalari buruzko balorazio bat egiten da, bai eta aholkuak eman ere, lanean deskonexio digitalaren parametroak hobetzeko, enpresaburuek arriskuen ebaluazioari heltzeko eta prebentzio-neurri egokiak ezartzeko, lanean ingurune digital osasungarria lortzeko.

Gaurtik aurrera, eta datozen egunetan, Digitalan kalkulagailuan sartu ahal izango zara, helbide honetan: https://digitalan.eus/eu

Kanpainaren edukiak