Categorías: albisteak-berriak

Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok

130 enpresak eta adituk baino gehiagok, telekomunikazioen arloko abangoardia eta sareen eta zerbitzuen (adibidez, zibersegurtasuna eta cloud) merkatu-joerak erakutsiko dituzte maiatzean. Maiatzaren 9an eta 10ean egingo dute 2024ko Aotec Teknologia Azoka, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Azokaren 17. edizioa izango da, eta SPRIren laguntza jasoko du.

IoT, adimen artifiziala, sare irekiak eta jasangarritasuna izango dira hizketagaiak. “Bultzada berritzailea” lelopean, konektagarritasunaren arloko aurrerapen eta joera nagusiak bilduko ditu, baita herri txiki eta ertainen, horietako enpresen eta biztanleen eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak ere. Aotec 2024 azoka Bilbao Exhibition Centreko (BEC) 2. pabiloian egingo dute. 8.000 metro karratu hartuko ditu, eta standen beste eremu bat gehituko diote, dagoen eskariari erantzuteko.

Telekomunikazioen sektoreko Estatuko eta nazioarteko hornitzaile eta fabrikatzaile nagusiak biltzen ditu Teknologia Azokak eta, urtero, operadore alternatiboak (tokikoak eta neutroak), teknologoak, ingeniaritzak eta administrazioak elkartzen dira bertan. Edizio honek Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa du.

Aotec 2024 azokak bost ardatz nagusi ditu: komunikazio digitalen eta cloud arloko azpiegiturak; telebistako edukiak; teknologia disruptiboak eta eraldatzaileak (IoT, AA eta 5G), telefonia; eta zerbitzu osagarriak (zibersegurtasuna, alarmak, energia…). Gainera, lehen aldiz, startupentzako eremu bat izango du. Aurreko edizioa Alacanten egin zuten, eta 4.000 bisitari erregistratu zituzten.

Azoka honetan presentzia garrantzitsua izango dute honako enpresek: Huawei teknologia-enpresa; Aire Networks, Asteo Red Neutra, Onivia eta Bluevía operadore neutroak; Adamo, Avatel eta Finetwork operadoreak; AMC Networks Sourthern Europe telebistako edukien nazioarteko ekoiztetxea; Alea Soluciones integratzailea; konektagarritasun mugikorrean espezialistak diren Cablemóvil eta Silbo Telecom; eta American Towers, Totem eta Vantage Towers towercoak.

Enpresa teknologiko horiek funtsezkoak dira operadore alternatiboentzat (tokikoak eta neutroak). Operadore horiek arduratzen dira konektagarritasuna Espainiako landa eremuetako toki gehienetara eramateaz. Hala, arrakala digitala deuseztatzen, ekonomia bultzatzen eta despopulazioa eteten laguntzen da.

Tradizioari jarraituz, azokako lehen egunaren amaieran Aotec Sariak banatzen dira. Aurten Guggenheimen egingo da sari-banaketa. Urteko Operadoreari eta telekomunikazioen arloan lan nabarmena egin duen erakunde bati egingo diete aitortza.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Vitoria-Gasteiz, bi atxilotu eta lau ikertu labanekin eta beste objektu arriskutsu batzuekin borrokan aritzeagatik

Ertzainek 23 eta 48 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart gauerdian Gasteizen lesio-delitu bat leporatuta,…

4 horas hace

Bilbon atxilotu dute genero-indarkeriagatik, kalean bikotekideari eraso egin ondoren

25_0375 Bilbon atxilotu dute genero-indarkeriagatik, kalean bikotekideari eraso egin ondoren Bilbon atxilotu dute genero-indarkeriagatik, kalean…

7 horas hace

Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a una montañera accidentada en la localidad alavesa de Andoin

25_0374 Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a una montañera accidentada en la localidad…

1 día hace

Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen harrapatu ondoren

25_0373 Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen harrapatu ondoren Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen…

1 día hace

Bilbao ha incorporado 1.609 nuevos árboles desde enero de 2024

El Ayuntamiento ha generado un mapa del arbolado de Bilbao que se puede consultar en…

2 días hace

Un hombre mata a la hija de su pareja en Bilbao y después se suicida

La Policía Municipal de Bilbao ha confirmado que un hombre de 43 años de edad ha…

2 días hace