Categorías: albisteak-berriak

G-9 Unibertsitate Taldeak graduko ikasleentzako lehenengo Online Prestakuntza Plana eskainiko du 2024/2025 ikasturtean

Zaragozan bildu da G-9 Unibertsitate Taldearen Akademia Antolakuntzako Batzorde Sektoriala, Eva Ferreira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea presidente zela. Campus Digital Partekatuaren, Ikaskuntza eta Zerbitzu sarearen aurrerapenen eta ikasketa planen modernizazio esperientzien gainean hitz egin dute.

Batzordearen presidenteak, Eva Ferreirak, nabarmendu duenez, “oso foro eraginkorra osatzen dugu, aukera ematen diguna esperientziak partekatzeko eta horietatik ikasteko, unibertsitate batean edo bestean zerk funtzionatzen duen jakiteko eta, modu horretan, eraginkortasunez aurrera egiteko”.

Zehazki, G-9 Unibertsitate Taldeko graduko ikasleei zuzendutako Online Prestakuntza Planaren lehenengo edizioa martxan jarriko dutela iragarri dute. Campus Digital Partekatuak bi urte daramatza plan hori diseinatzen. 30 ikastaro eskainiko dituzte, hainbat gairi buruzkoak, hala nola jasangarritasuna, ingurumena, inklusioa, berdintasuna… Maiatzean irekiko da izena emateko epea, eta doakoa izango da. Prestakuntza hori arrakastaz gaindituz gero, prestakuntza osagarriko kredituen bidez aitortuko da.

Halaber, Irakasle Laguntzaile Doktoreentzako Prestakuntza Planaren lehenengo edizioa jarriko du martxan Campus Digital Partekatuak datorren ikasturtean; kontratuaren lehenengo urtera bideratuta egongo da plana. Eskaintza horrek LOSUren berritasunei erantzuten die. Planaren bidez, G-9 Unibertsitate Taldearen Campus Digital Partekatuak legearen eskaerari erantzungo dio.

Bestetik, Ikaskuntza eta Zerbitzu Sarearen aurrerapenak azaldu dituzte bileran. Hezkuntza berrikuntzaren esparruan ikaskuntza eta zerbitzu metodologia sustatzea da haren helburua. Zehazki, G-9 Unibertsitate Taldeko unibertsitate guztietan garatutako Ikaskuntza eta Zerbitzu egitasmo guztien erregistro bat egiten ari dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

2 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

2 horas hace

El detenido por la muerte de un varón junto a una chabola en Irun es un hombre de origen magrebí de 29 años

La Ertzaintza procedió ayer tarde a la detención de un hombre de origen magrebí y…

2 horas hace

El Centro integrado de Formación Profesional de Hernani consolida su posición como socio estratégico del tejido empresarial guipuzcoano

El CIFP Innovación Social de Hernani, lidera la revolución de la Fabricación Aditiva y consolida…

2 horas hace

Detenidos un hombre y una mujer tras el robo en una vivienda del casco viejo de Beasain

La Ertzaintza arrestó ayer martes en Beasain a dos personas, un hombre de 40 años…

2 horas hace