Categorías: albisteak-berriak

35. Gazteen Antzerki Topaketak 18 antzezlan eskainiko ditu hirian

35. Gazteen Antzerki Topaketan 18 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 14tik ekainaren 14ra

14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute; hala nola, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Fundazioa Kluba edota Kontadores.

Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.

Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.

Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Maria Blanco, Luix Mitxelena eta Omar Somai antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 15ean izango da Kutxa Fundazioa Plazan.

Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 35. edizio honetan Donostia Kultura eta Kutxa Fundazioarekin batera aritu da elkarlanean.

Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da espazio guztietan.

Salmenta guneei dagokionean, Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak erosi ahalko dira maiatzaren 6tik aurrera:

Kutxa Fundazioa Klubeko eta Kontadoreseko emanaldien sarrerak berriz egunean bertan erosi ahal izango dira tokiko leihatilan bertan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

2 horas hace

Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…

2 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Zallako tailer batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…

2 horas hace

Jon Uriarte: “Hablamos del mejor Athletic del siglo y el equipo tiene hambre de más éxitos”

El presidente del Athletic Club, Jon Uriarte, y el director general de fútbol, Mikel González,…

2 horas hace

Ingresan en prisión los tres detenidos en el operativo antidrogas de Lezo

La Ertzaintza ha detenido en el transcurso de un operativo antidrogas en Lezo a tres…

2 horas hace

Podemos denuncia que su sede de Donostia ha sufrido un ataque

Esta noche la sede de Podemos situada en la capital guipuzcoana ha sufrido un ataque.…

2 horas hace