Categorías: albisteak-berriak

Astelehenean hasiko da Parketarrak egitasmoaren edizio berri bat

Maiatzaren 6tik 24ra euskaraz jolasteko jarduerak antolatuko dira hiriko 23 jolasgunetan

Udaberria heldu da, eta, horrekin batera, Parketarren 2024 urteko bigarren txanda. Izan ere, Parketarrak egitasmoa martxoan, maiatzean eta urrian antolatzen da, astelehenetik ostiralera, 3 astez hilabete bakoitzean, auzo hauetan:

  • Aiete
  • Altza Herrera
  • Altza Casares
  • Antigua Zubimusu parkea eta Mikel Laboa plaza
  • Añorga
  • Amara Berri Olaeta eta Rafael Ruiz Balerdi parkea (Karmelo ikastetxearen atzean)
  • Amara, Araba parkea
  • Egia, Martin Santos eta Atotxa Zelaia plazak
  • Erdialdea, Arroka plaza
  • Gros, Katalunia eta Nafarroa Behera plazak
  • Ibaeta
  • Igeldo
  • Loiolako Erribera
  • Intxaurrondo
  • Martutene
  • Morlans
  • Parte Zaharra Zuloaga plaza
  • Txomiñenea
  • Zubieta

Hiriko 23 jolasgunetan begiraleak egongo dira euskarazko jolasak dinamizatzeko adinaren arabera bi taldetan banatuta:

  • Zabu Zibu programan , 3-5 urte arteko haurrekin eta haien arduradunekin
  • Txirrintxon programan, 6-9 urte bitarteko umeekin

Jolasa da jarduera honen funtsa, erreminta ezin hobea delako hizkuntza barneratzeko, eta jolasguneetan egongo diren dinamizatzaileek gidari lanak egingo dituzte.

Urteak ditu Parketarrak egitasmoak. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek antolatzen dute elkarlanean. Hizkuntzaren erabilera aisialdian indartzeko asmoz sortu zen egitasmoa familiak nahiz umeak kalean jolasean ari direnean euskara erabiltzeko.

Martxoan 1.200 haurrek parte hartu zuten

Eta ekitaldiz ekitaldi, harrera ona izaten du ekimen honek. Urruti jo gabe, martxoko txandan, 1.200 haurrek baino gehiagok parte hartu zuten, eta 228 gurasok edota arduradunek. Parte-hartze datuek adierazten dute jarduera erakargarria dela, eta haurrek zein helduek gustura hartzen dutela ekimena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

25_0386 Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik Donostian gizon bat eta emakume…

13 horas hace

Nafarroak kontsultarako organo iraunkor bat izango du aurten, haur eta nerabeek eragiten dieten politika publikoei buruzko proposamenak egin ditzaten

Nafarroak organo aholku-emaile iraunkor bat izango du aurtendik aurrera, haurrek eta nerabeek eragiten dieten politika…

16 horas hace

Osasun Departamenduak «Buru hotza beroaren aurka» kanpaina jarri du abian, herritar guztiak tenperatura altuek osasunerako duten arriskuaz sentsibilizatzeko

Osasun Departamenduak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN / NOPLOI) bitartez, ‘Cabeza fría…

16 horas hace

Artziko Jauregiak 2025eko ekainean irekiko du bere taberna-jatetxea, eta beste urrats bat egingo du turismoa erakartzeko eta tokiko garapena sustatzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Artzi Jauregiko taberna-jatetxearen zerbitzua esleitu…

16 horas hace

Nafarroako Gobernuak laguntza berriak sustatu ditu enpresako ibilgailuak txatar bihurtzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiari enpresa-ibilgailuak…

16 horas hace

Eva Gurría Marco, Migrazio Politiketako zuzendari nagusi berria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu duen foru-dekretuaren bidez, Eva Gurria Marco soziologoa izendatu du Migrazio…

16 horas hace