Categorías: albisteak-berriak

Arkaitz Etxezarreta: “DUNE proiektua erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”

Erreka DUNE (Deep Underground Neutrino Experiment) esperimentu zientifikoaren bazkide teknologiko bihurtu da. Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundeak (CERN) Antzuolako kooperatiba aukeratu du, 1,5 kilometro baino gehiagoko sakoneran lurperatuta egongo diren eta neutrinoak detektatzeko balioko duten egituraren finkapenak garatzeko erakunde arduradun gisa. “Ilusio handia egiten digu DUNE proiektua bezalako fisika teorikoko proiektu garrantzitsu batean parte hartzeak, eta erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”, esan du aurten Errekako zuzendari nagusi izendatu duten Arkaitz Etxezarretak. 

 Guztira, 90.000 finkapen fabrikatuko ditu partikula horien detektagailuaren egitura osorik konformatzeko. Egitura hori Sanford Undeground Research Facilityn kokatuko da, Hego Dakotan. “Torloju horietako batzuek Erreka Digital Bolt teknologia eramango dute, eta horrekin egituraren karga une oro irakurri eta hemendik monitorizatzeko gai izan gaitezke”, azaldu du Etxezarretak. 

Mondragon Corporationen integratutako enpresak hiru negozio-lerro nagusi ditu: bata, automozioaren sektorerako plastikoak injektatzen dituena; bestea, sektore eolikorako ‘fastening’ -era (finkapenak) bideratua; eta azkena, “connected access” delakoa, hau da, eraikuntza-sektorerako sarbideak garatzera bideratua. Gainera, Etxezarretaren arabera, “apurka-apurka ‘medical’ sektorean sartzen eta hazten saiatzen ari gara”. 

Orain, DUNE proiektuari esker, Errekak merkatu-ildo berri bat ireki du, ‘Big Scinece’ delakoa. “Dibertsifikatzen ari gara eta sektore horietan guztietan hazteko lanean ari gara, etorkizunean Erreka kooperatiba handiagoa eta negozio-lerro gehiago izango dituena izan dadin”, esan du zuzendari nagusiak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafar Lansarek ekitaldi bat antolatu du ekintzaileen arteko elkarlana sustatzeko

Nafar Lansare- Nafarroako Lan Zerbitzuak 50 ekintzaile inguru bildu ditu gaur arratsaldean Iruñeko Salesetan egin…

2 horas hace

Lehendakariak Gobernuak etxebizitza eskuragarrietan diru gehiago inbertitzeko duen konpromisoa berretsi du

MIGUEL OSES Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak berretsi du Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu duela etxebizitza…

2 horas hace

Topaleku berri bat Azpeitin, auzoari bizia emateko

Elkartzeko gune berri bat dute nuarbetarrek: auzo lokala. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta dozenaka…

2 horas hace

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta NUPek behin betiko onartu dute UGPSa berrikustea ahalbidetuko duen hitzarmena, unibertsitate-ingurunea biziberritzeko, berdeguneak sortzeko eta etxebizitzak eraikitzeko

Nafarroako Lehendakari María Chivitek, Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Ramón Gonzalok…

2 horas hace

Gimeno kontseilariak Madrilen ezagutzera eman du Foru Komunitateko planen hedapena, irakurmena eta matematika indartzeko

Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok parte hartu du gaur, osteguna, Hezkuntza, LH eta Kirol ministro Pilar…

2 horas hace

Latitude ezberdinetako erritmoak, arrakasta handiak eta proposamen iraultzaileak Saguesen

Mikel Antero donostiarrak diseinatutako hiriaren itsas-sustraiari egindako deia da 2025eko Aste Nagusiaren kartelaren protagonista 2025eko…

2 horas hace