ADR Foroaren Zuzendaritza Nagusien Topaketetan parte hartu du SPRI Taldeak, Ceutan. Espainiako eskualdeen garapenaren arloko ideiak eta esperientziak partekatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat da hori. Bilera horiek aukera ematen dute hainbat zuzendaritza nagusiren arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko, eta eskualde guztien artean erronka komunei aurre egin ahal izateko.
Ceutan egindako ekitaldian Aitor Cobanerak parte hartu du, SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendariak. CDTI, ENISA eta hainbat ministerio eta erakunde publikorekin egindako bilerak errepasatu dituzte foroan. Bilera horiek aukera ematen dute askotariko proiektuetan elkarrekin garatutako lankidetza estuari jarraipena emateko.
Bestetik, ADR Foroko lantaldeen aurrerapenak aurkeztu dituzte eta, gero, IBEROAMekin egingo dituzten hurrengo lankidetzak aurkeztu ditu Zuzendaritza Nagusiak. FIADRODET plataformarekin garatuko dituzte lankidetza horiek eta, era berean, jarraipena emango diote Chile-España Fundazioarekin duten harreman bikain eta emankorrari. Harreman horri esker, ADR Foroaren hurrengo topaketan (Hangar 360) parte hartu ahal izango dute irailean, Valdivia hirian.
Bileran, subiranotasun teknologikoari buruzko txosten bat aurkeztu du COTEC Fundazioak. Bertan, jabetza industrialaren eta intelektualaren funtzio estrategikoa aipatzen da, eta Espainian eta nazioartean berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko duten konpromisoa nabarmentzen da.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…