Categorías: albisteak-berriak

Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik


24_0266 Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik

Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik

Servicio de prensa

2024-05-09

Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon eta beste gizon bat eta emakume bat ikertu dituzte, martxoan Algortan indarkeria erabiliz egindako ustezko delitu batengatik. Lapurrek hiru pertsona jo zituzten eta telefono mugikor bat lapurtu zuten.

Ikertutako gertakariak martxoaren 24ko goizaldean jazo ziren Algorta auzoan. Bost pertsonako talde bat kalean oinez zihoazen bi gizoni eta emakume bati hurbildu eta kolpeka hasi zitzaizkien, hiru biktimak lurrera erori ziren arte.  Azkenean, erasotzaileek telefono mugikorra kendu zioten emakumeari eta alde egin zuten.

Ordutik egindako ikerketei esker, Ertzaintzak gertakarietan inplikatuetako hiru identifikatu ahal izan ditu, eta horietako bat atxilotu egin du eta beste bi ikerketapean geratu dira.  

Atzo bertan atxilotu zuten gaztea polizia-egoitzan egongo da Getxoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri arte.  

                      Aste honetan beste pertsona bat ere atxilotu dute ikerketen ondorioz

Ertzaintzak joan den asteartean 18 urteko beste gazte bat ere atxilotu zuen 2023ko azaroan Getxon indarkeria erabiliz egindako ustezko beste lapurreta batengatik. Lapurretan labana bat erabili zuen biktima beldurtzeko.

Ikerketei esker orain identifikatu eta atxilotu ahal izan dute pertsona hori, egitateak gertatu zirenean adingabea zena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten

25_0780 Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten Segurtasun…

17 horas hace

Controlado el incendio desatado en Hondarribia

Un incendio declarado esta madrugada en las laderas que conducen al faro de Higer, en…

17 horas hace

ZINEBISKOPIO, una nueva sección de ZINEBI que reafirma su compromiso con una cultura accesible, inclusiva y transformadora

“Dos Iberias”, “Esa maravillosa niebla”, “Canciones para después de una guerra”, “La flor del almendro”…

17 horas hace

Murgia celebra la inauguración oficial de la Peña Zuia Athletic Club, la duodécima en Araba

Murgia vivió el pasado fin de semana una jornada cargada de emoción con la inauguración…

17 horas hace

Detenido un magrebí por cometer un robo con un objeto punzante en Tolosa

Agentes de la Ertzaintza han arrestado en Tolosa a un hombre de 28 años, de…

17 horas hace

El Alcalde de Bilbao recibe a la delegación de Jirisán organizadora del concierto por la Paz Mundial

Su objetivo es promover la paz, el entendimiento y la cooperación entre pueblos mediante conciertos,…

17 horas hace