Categorías: albisteak-berriak

Bakean Elkarrekin Bizitzeko Nazioarteko Eguna: CRUE – Espainiako Unibertsitateen manifestua

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2018ko abenduaren 8ko 72/130 erabakiaren bidez, Bakean Elkarrekin Bizitzeko Nazioarteko Egun izendatu zuen maiatzaren 16a. Aldarrikapen horren helburua da diskriminazioa eta tolerantzia eza ezabatzeko beharra azpimarratzea eta, era berean, ikusaraztea jendarte zibilak ahalmen handia duela (arlo akademikoan bereziki) erlijio eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko. Bide horretan, jendarte zibila mugiarazteko neurriak har daitezen bultzatu nahi da, adierazpen honen garrantziaz kontzientziaraziz, elkarrizketan oinarritutako jarduerak antolatuz edo lankidetzarako esparruak sortuz.

Hori horrela, CRUEk berretsi egin nahi du bizikidetza baketsuaren eta elkarrekiko errespetuaren alde hartutako konpromisoa, sinetsita baitago hori dela bakea, tolerantzia, inklusioa, elkar ulertzea eta elkartasuna bultzatzeko bidea. Helburu hori bereziki egingarria da goi mailako hezkuntza erakundeetan, bertan biltzen baitira jatorri, kultura, sinesmen, ikuspegi eta ideologia ezberdinetako pertsonak. Aniztasun horrek nabarmen aberasten du gure ingurune akademikoa, eta elkarrekin bizi eta ikasten jarraitzeko aukera ematen digu.

Zoritxarrez, gatazka, sumindura eta konfrontazioa ohikoak dira gaur egun eta, horregatik hain zuzen ere, itxaropenaren argi izan behar dute gure unibertsitateek; mundu hobe bat eraikitzea posible dela erakutsi behar dugu. Aldaketaren eragile izan behar dugu eta, horretarako, inguru inklusiboak sustatu behar ditugu, non errespetua, elkarrizketa eta elkar ulertzea izango diren irakaskuntza, ikerketa, transferentzia eta berrikuntzaren oinarri nagusiak. Laburbilduz, norbanakoak baloratuta eta errespetatuta sentitzeko moduko espazioak sortzen saiatu behar dugu, diskriminazio, gorroto edo indarkeria mota oro arbuiatuta.

Agerian geratu da jakintza arlo ezberdinen arteko lankidetza (zientzien eta giza zientzien artekoa, kasu) formula arrakastatsua izan dela aurrerapen sendo, iraunkor eta gizatiarra ahalbidetzeko. Beraz, jendarte osora zabal dezagun gure campusetan hauspotzen dugun elkarbizitza; erakuts dezagun aliantza horien oinarri diren balioak eraginkorrak direla gatazkak saihesteko edo, behar denetan, konpontzeko. Gaur, hortaz, berretsi egiten dugu bakearen, bizikidetzaren eta aurrerabidearen alde hartu genuen konpromisoa, etorkizun oparoa izan dezagun bai gure unibertsitateetan bai  mundu osoan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Solicitan 12 años de cárcel para la enfermera que fingió vacunar a 400 niños en Santurtzi

Unas cincuenta familias reclaman penas de entre 12 y 17 años de cárcel para una…

2 horas hace

Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarriko ditu 2025-2026 ikasturteko unibertsitate-beken deialdirako

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2025-2026…

1 día hace

Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak

EVERES.ac-20 Nafarroako Museoak abuztuaren 31n amaitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024ko abenduan hasitako obrak. Lanak Construcciones…

1 día hace

Nafarroako Gobernuak 14 plaza deitu ditu oposizio bidez A, B eta C mailetako Administrazio Nukleorako

Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau deialdi argitaratu ditu gaur, A, B eta…

1 día hace

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak NOU-Aren zortzi ebakuntza-gela berritu ditu, eta urtean 4.500 ebakuntza egiten dira bertan

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2025_09_11 T* Reforma de los quirófanos del HUN L*…

1 día hace

Nafarroako Gobernuak berriro ekingo die Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea eta Alokairu Poltsaren aitorpenari buruzko topaketei sei udalerrietan

Zer esan nahi du, eskubideei eta betebeharrei dagokienez, Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea izendatutako udalerri batean bizitzeak…

1 día hace