Categorías: albisteak-berriak

Basque Trade & Investment-ek euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen parte-hartzea sustatzen du

Enpresak nazioartekotzeko eremuan emakumeen ahalduntzea izan zen joan den astean Bilboko Gran Hotel Dominen egin zen ekitaldiaren gai nagusia. Ekimena SPRI Taldean integratuta dagoen eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa nazioartekotzeko agentzia den Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) antolatu zuen.

B-WOMENIN Global Business Gathering 2024 izenpean, topaketak nazioartekotzean interesa duten profesionalak bildu zituen, eta bertan aurkeztu zen BasqueTradek egindako«Emakumea eta nazioartekotzea» txostena. Gainera, hizlari nabarmenek hartu zuten parte ekitaldia amaitzeko antolatu zen mahai-inguru batean.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak eta Ainhoa Ondarzabal Basque Trade & Investmenteko kontseilari delegatuak inauguratu zuten jardunaldia.

Arantxa Tapiak, bere hitzaldian, nabarmendu zuen proiektu hau “une erabakigarri batean garatzen dela, non enpresa-nazioartekotzean genero-berdintasuna ez baita helburu bat, baizik eta gure gizarterako behar bat, bertan elkartzen baitira askotariko adimenak integratzeko beharra, lan-indar gehigarria txertatzeko beharra eta gizarte orekatu bat eraikitzeko beharra”.

“B-WOMENINen bidez, beste urrats bat eman nahi dugu, emakumeok gero eta ordezkatuago eta ahaldunduago egongo garen gizarterantz, lehen ia batere presentziarik ez genuen espazioak hartuz”, gehitu zuen BasqueTradeko kontseilari delegatuak.

Ekitaldian, Alicia Santamariak, Alemaniako Basque Trade & Investment-eko zuzendariak, Danja Frech elkarrizketatu zuen. Ibilbide nabarmena egin du Adidas eta Sky Deutschland-en, eta aniztasunak eta enpresa-munduan sartzeak duten garrantziari buruz hausnartu zuen.

Ikaskuntza eta networking-a konbinatzen dituzten hitzaldiak

Ekitaldiaren puntu nagusietako bat B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 ponentzia-programaren aurkezpena izan zen. Nazioarteratzearekin lotutako hainbat sektoretako 24 adituk hartuko dute parte.

Maiatzetik abendura bitartean egingo diren saioetan, aditu horiek lidergoari buruzko esperientziak eta ezagutzak, ingurune globaletan nabigatzeko behar diren trebetasunak eta sare profesionalek enpresa-garapenean duten garrantzia partekatuko dituzte.

“Topaketa bakoitza praktikoa eta izugarri aberasgarria izateko diseinatuta dago, hasieran mahai-inguru batekin eta ondoren networking batekin, parte-hartzaileei hizlariekin zuzenean eta elkarren artean konektatzeko aukera emanez”, azaldu zuen BasqueTrade erakundeko kontseilari delegatuak.

Joan den asteko topaketan mahai-inguru bat egin zen. Bertan, baieztatutako 24 kolaboratzaileetako hiruk parte hartu zuten, eta programan parte hartzeko motibazioak, saioetan jorratu nahi dituzten funtsezko gaitasunak eta ibilbidean zehar izan dituzten erronketako batzuk partekatu zituzten: Irati Aguirrezabala, Strategic Global Project Manager Hachen; Iratxe Las Hayas, sailburu independentea eta Managing Partner Smart Jidokan; eta Lorea Aristizabal, Garapen Korporatiboko zuzendaria CIE Automotiven.

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 hitzadi-programan eman dezake izena esteka honen bidez

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

23 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

1 día hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

1 día hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

1 día hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

1 día hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

1 día hace