Hiru atxilotu Donostian, arma zuriak erabiliz izandako liskar nahaspilatsu batean parte hartzeagatik


24_0277 Hiru atxilotu Donostian, arma zuriak erabiliz izandako liskar nahaspilatsu batean parte hartzeagatik

Hiru atxilotu Donostian, arma zuriak erabiliz izandako liskar nahaspilatsu batean parte hartzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-05-14

Ertzaintzak 29 urtetik 32 urtera bitarteko hiru gizon atxilotu ditu Gipuzkoako hiriburuan, liskar nahaspilatsuan parte hartzea leporatuta. Atxilotuek parte hartu duten borrokan aizkora bat eta labana bat erabili dituzte.

Borroka atzo arratsaldeko bostak eta laurdenean sortu zen Donostiako erdiguneko kale batean. Iskanbilaren berri izan zutenean bertaratu ziren Ertzaintzako polizia-baliabideek hainbat pertsona elkarri eraso egiten ikusi zituzten, inguruko terrazetako altzariak erabiliz.  

 

Gehienek alde egin zuten polizia-autoa ikustean, baina hiruk borrokan jarraitu zuten agenteek tartean sartu eta banandu zituzten arte. Aldeen eta lekukoen bertsioa entzun ondoren, polizia-baliabideek hiru pertsonak atxilotu zituzten liskar iskanbilatsuan parte hartzearen delitua leporatuta.  

 Borrokaren lekukoen arabera, pertsona batzuek aizkora bat eta labana bat erabili zituzten, eta labana inguruko zakarrontzi batean aurkitu zuten gero.

 Atxilotu guztiek polizia-aurrekariak dituzte, eta datozen orduotan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.