Categorías: albisteak-berriak

Sestaon hiru pertsona atxilotu dituzte supermerkatu batean indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek hiru pertsona, bi gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte Sestaon, Barakaldoko supermerkatu batean indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Inplikatuek, establezimenduko langileek harrapatu egin zituztela konturatu zirenean, piperbeltz-espraia bota zuten ihes egin ahal izateko.

Atzo, asteazkena, 17:40 aldera gertatu zen Barakaldoko supermerkatu batean.  Bi gizon establezimenduan sartu ziren eta oliba-olioa zuten hainbat ontzi hartu eta larrialdietarako aterantz joan ziren, establezimendutik ordaindu gabe irteteko asmoz.  Establezimenduaren kanpoaldean emakume bat zuten zain martxan zegoen auto batean, lapurtutako produktuekin ihes egiteko.  

Dirudienez, larrialdietako atea blokeatuta zegoen, eta supermerkatuko langileek ustekabean harrapatu zituzten bi inplikatuak. Bi gizonek horietako batzuk kolpatu zituzten eta bultza ere egin zieten, eta piperbeltz-espraia erabili zuten ihes egiteko, lapurtu nahi zuten salgaia bertan utzita. Esprai narritagarriaren ondorioz, establezimendua hustu egin behar izan zuten, eta merkataritza-jarduna etenda geratu zen.

Delituaren berri izan ondoren, Ertzaintzaren patruilak bertaratu ziren supermerkatura, eta ustezko hiru lapurrak zeramatzan autoaren bila hasi ziren.  Autoa Sestaon atzeman zuten, eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, hiru bidaiariak, bi gizon eta emakume bat, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zituzten.  Autoaren eta hiru pertsonen prebentziozko miaketan, agenteek, erabilitako espraiaz gainera, arma zuri batzuk, zehazki, bi labana, aizto bat, aizkora bat eta kuter bat, eta makila luzagarri bat eta zurezko makila bat aurkitu zituzten. Arma horiek edukitzeagatik, dagozkien HSL espedienteak ireki dizkiete. Auto barruan produktu kosmetikoak zituzten kaxa batzuk, ustez beste establezimendu batetik lapurtutakoak, ere aurkitu zizkieten, eta horien legez kanpoko jatorria ere ikertzen ari dira, beraz.

Hiru atxilotuek aurrekariak dituzte lapurretengatik eta ebasketengatik, eta agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte Ertzain-etxeko eginbideak amaitzean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Taberna lehendakariordeak eta Maeztu kontseilariak VIDAAS inauguratu dute, bizitzak eraldatzeko teknologiak eta gizarte-berrikuntzak bat egiten duten zentro berria

VIDAAS Garapen Autonomo Aktibo eta Osasungarrirako Abangoardia eta Berrikuntzaren akronimoa da, eta zentroaren egoitza fisikoa…

44 minutos hace

Nafarroako Artxiboak «Udazken Artximusikala» zikloa ospatuko du

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak «Udazken Artximusikala» zikloaren edizio berri bat antolatu du, erakundeak zaintzen dituen…

44 minutos hace

Nafarroak 400 milioi euro baino gehiagoko Next Generation proiektuak gauzatu ditu irailean

Joan den irailaren 30ean, Nafarroak 400 milioi euro gainditu zituen Foru Komunitateari esleitutako Berreskuratze eta…

44 minutos hace

Nafarroak antibiotikoen erabileraren optimizazioan inplikatutako talde guztien ziurtagiria amaitu du

Nafarroak, bere hiru osasun-eremuetan eta arlo guztietan, bai arreta komunitarioan, bai ospitaleetan, Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programen(PROA)…

44 minutos hace

Nafarroak enpresa-trukea areagotu nahi du Txinarekin

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Foru Gobernuak Txinan duen ordezkaritzaren agenda ofizialari ekin dio. Bidaiaren…

44 minutos hace