Planaren hiru milioi euro berrikuntza sustatzeko laguntza ekonomikoak finantzatzeko erabiliko dira.
Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, 2024ko Berrikuntza Plana aurkeztu du, hiriaren etorkizuneko erronkei erantzuteko kudeaketa-eredu berri bat barne hartzen duena.
Udalak berrikuntzaren alde egindako apustua Udal Sozietatearen jarduera-memorian islatzen da, 2023an sozietateak 2.564 pertsonari arreta egin zien, 1.352 enpresari bidean lagundu zien eta 295 ekintzailetza-proiektu babestu zituen (horietatik % 44 proiektu berritzaileak izan ziren). Gainera, 2 milioi euro inguru inbertitu ziren kontratazioari eta enplegua sortzeari laguntzeko programetan, eta 1.697 enplegu berri sortzen lagundu zen.
Ezagutzan, zientzian eta berrikuntzan oinarritutako kudeaketa-eredu baten alde egindako apustuari esker, gaur egun Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria da, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari atxikitako 29 ikertegi finkatzea lortu du. 2022an I+G+Bn egindako inbertsioa 325,4 milioi eurokoa izan zen, hau da, hiriko BPGaren % 3,7. Hori guztia, 5.954 pertsona enplegatzen dituen ekosistema batean.
Egungo egoera egonkorra eta goranzkoa izan arren, hiriak hainbat erronkari egin behar die aurre, hala nola:
Eneko Goia alkate eta Donostia Sustapeneko lehendakariak balioa eman dio “Donostia Sustapenak hiriaren ekonomia- eta lan-sarean egiten duen bultzatze-, laguntze-eta biderkatze-lanari”. Haren iritziz, urtero bideratzen diren programek eta inbertsioek “jarduera ekonomikoa indartzeko bidea ematen dute, eta horrek enpleguaren arloan, langabezia-tasa txikiena eta “per capita” errenta handiena duen estatuko hiriburutzat kokatzen gaitu”.
Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziarentzat, «pandemia gaindituta, eta adierazleek Donostia egoera onean dagoela islatzen badute ere, bultzada berri bat emateko unea da, berrikuntza aldaketarako palanka gisa hartuta, hiriko erronkei aurre egin ahal izateko. Helburua Donostiak enpresa sare berritzailea izatea da, bertako gazteentzat kalitatezko enplegua eta aukerak sortzeko gaitasuna duena «.
El Gobierno Vasco ha puesto en marcha un nuevo proceso para recuperar 1.000 viviendas que…
Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzaileak eta Miren…
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskatu dio lehenbailehen arintzeko Espainiako…
Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, ekarpenen…
MIGUEL OSES Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen…
La Ertzaintza detuvo la madrugada del pasado domingo a tres hombres, de entre 21 y…