Nerea Melgosa´k Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den komunitate ukrainarrari babesa ematen dio Errusiaren erasoaren aurrean

  • Ukraina-Euskadi Elkartearen liburutegi ukrainarraren inaugurazioa Bilbon
  • «Zuen liburuetako orrietatik balen eta bonben zentzugabekeria gaindituko duten letrak ateratzea nahiko nuke!»

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak erabateko babesa erakutsi dio gaur arratsaldean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den ukrainar komunitateari, «gaur bereziki, Errusiak inbaditutako eskualdeetan oso egun zailak bizi direla» jakinda. Horri, Putinen diktadura-erregimenetik etengabe zabaltzen diren gezurrak eta desinformazioa gehitu behar zaizkio. Oso egun gogorrak dira Ukrainarentzat eta Europar Batasun osoarentzat».

Oksana Demyanovychekin batera, Nerea Melgosak Ukrainako Liburutegiaren inaugurazioan parte hartu du, Ibarrekolandan. Jada 300 lan baino gehiago bildu dituzte bertan eta Ukraina-Euskadi Elkartearen kultur jardueren agertoki izango da.

«Lehenik eta behin, zorionak ematen dizkizuet Euskal Autonomia Erkidegoan kolektibo gisa egiten ari zareten lan eredugarriagatik: integrazioko, partaidetzako eta Ukrainan jarraitzen duten eta hemen, Euskal Autonomia Erkidegoan, bizi zareten familiei laguntzeko lan bikainagatik. Zuen familiak jada erabat gureak dira; eta gure kulturak harreman eta hurbiltasun horri esker aberasten dira» adierazi du Melgosak.

Sailburuak azaldu duenez, «liburutegi berri honetan orain hasieran dauden 300 lanek bizitza ematen diote gaur egun gure Europar Batasuna nabarmentzen duen oinarri kultural eta historikoari. Milaka orrialde eta idazki horiek laster ugarituko dira erreferentzia eta artxibo digital berriekin, gure seme-alabek etengabe kontsultatuko eta idatziko dituztenak gizarte hobea —gizatiarragoa, solidarioagoa, jasangarriagoa eta demokratikoagoa— garatzeko ezagutza etengabe eskuratzeko jardunean«.

«Badakit, batez ere orain, oso egun zailak bizi direla Errusiak inbaditutako eskualdeetan. Horri, Putinen diktadura-erregimenetik zabaltzen diren gezurrak eta desinformazioa gehitu behar zaizkio.   Oso egun gogorrak dira Ukrainarentzat eta Europar Batasun osoarentzat. Ukrainak inoiz baino babes handiagoa behar du. Europak lankidetza eta babes hori erakutsi behar ditu gure demokraziekin amaitu nahi dutenen porrota lortu arte» adierazi du Nerea Melgosak.

Lankidetzarako eta Giza Eskubideetarako euskal arduradun instituzional gorenak azpimarratu duenez, «Euskal Autonomia Erkidegoa oso herrialde txikia da, diktadura anker baten erasoa jasan zuena bere garaian. Horregatik, ahal dugun guztian, zuen herriarekin gaude. «Zuen liburuetako orrietatik balen eta bonben zentzugabekeria gaindituko duten letrak ateratzea nahiko nuke».