Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie prebentzio-kontrol batean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik


24_0286 Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie prebentzio-kontrol batean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik

Bilbo, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu, beste bat ikertu eta beste 15i espedienteak ireki dizkie prebentzio-kontrol batean substantzia estupefazienteak edukitzeagatik

Prentsa zerbitzua

2024-05-18

Ertzaintzak hainbat substantzia estupefaziente eta sukaldeko aizto bat atzeman ditu gaur goizaldean Bilboko Mazarredo inguruan egindako gaueko aisialdiko eta arma zurietako prebentzio-kontrol batean. Pertsona bat atxilotu dute eta beste bat ikertu osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.

Ertzaintzak Bilbon goizaldean egin dituen prebentzio-kontroletako batean 17 pertsona identifikatu dituzte drogak edukitzeagatik. Gehienek kolore arrosako substantzia bat zuten beren gauzen artean, ustez «tusi» izenekoa. Kokaina bilgarriak, marihuana pixka bat eta sukaldeko aizto bat ere atzeman dituzte. Hori dela eta, agenteek hainbat espediente ireki dituzte, Herritarren Segurtasuna Babesteko Legearen arabera.

Horietako bat, gizon bat, atxilotu egin dute 10 gramo, ustez “tusi” edukitzeagatik, eta beste gizon bati eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, substantzia bereko zazpi bilgarri lurrera botatzeagatik. Osasun publikoaren aurkako ustezko delituak leporatzen zaizkie.