Bilbon gizon bat atxilotu dute indarkeria erabiliz egindako lapurreta eta lesioak leporatuta

Bilboko Ertzain-etxeko agenteek, ikerketa baten ondoren, 22 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria erabiliz egindako lapurreta eta lesioen delitua leporatuta. Biktima zaurgarritasun bereziko pertsona da, adinekoa baita.

Egitateak apirilaren 14an, 19:30 aldera, gertatu ziren Bilbon, bide publikoan.  Gizon bat 81 urteko biktimarengana hurbildu zen senitarteko batekin paseatzen ari zenean. Gizonak, indarrez tira eginda, lepoan zeraman katea kendu zion biktimari, eta lurrera erorarazi zuen.

Lekura hurbildu zen osasun-baliabideak biktima Basurtuko ospitalera eraman zuen, eta bertan ebakuntza egin zioten, erorikoaren ondorioz aldaka hautsi baitzuen.  

Gertaeraren berri izan zuenean, Ertzaintzak ikerketa hazi zuen, eta atzo, asteazkena, atxilotu zuen ustezko delitugilea gaueko 22:40ak aldera Bilbon.

Atxilotua, antzeko egintzengatik polizia-aurrekari ugari dituena, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute polizia-eginbideak amaitutakoan.