Emakumea, 61 urtekoa, gau osoan egon da desagertuta, eta Ertzaintzaren Txakur Unitateak aurkitu du bere baserri inguruan, Azpeitiako Odria auzoan, ezponda batean erorita eta hanka batean min hartuta. Ondoren, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek erreskatatu dute emakumea, eta anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera.
Goizaldeko 01:15 aldera, pertsona batek SOS-Deiak 112ra deitu zuen, arratsaldean koinata baserrian utzi zuela eta gauean emakumea ez zegoela bertan esanez. Pertsona horri harrigarria iruditu zitzaion hori, hainbat zeregin erdizka utzi zituela ikusi baitzuen, eta Ertzaintzara deitzea erabaki zuen, egoeraren berri emateko.
Horren aurrean, eta goizaldean ikertzen aritu ondoren eta emakumea sarri ibiltzen zen beste leku batzuetan ez zegoela egiaztatu ostean, baserri inguruan, Azpeitiako Odria auzoan, hasi dira haren bila, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta. Laguntza-dispositiboan Urola-Kostako Ertzain-etxeko patruilek, Ertzaintzaren Txakur Unitateak eta Zaintza eta Erreskate Unitateak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta Azpeitiako Udaltzaingoak parte hartu dute.
Azkenean, gaurko 09:00etan, Ertzaintzako Txakur Unitateak aurkitu du 61 urteko emakumea, baserri inguruko ezponda batean erorita. Emakumea hanka batean min hartuta zegoen eta ezin zen mugitu, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Gipuzkoako suhiltzaileek atera dute osasun-zerbitzuek artatu ahal izateko.
Gero, biktima anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.
Barakaldoko Udalak 236.000 euro inbertitu ditu A-8 autobidearen gainetik igarotzen den zubia irisgarri egiteko, Albeniz…
Greenpower hiri-zirkuitua Barakaldoko kaleetara itzuliko da. Alba Delgado Barakaldoko Udaleko bigarren alkateorde eta Garapen Iraunkorreko…
Atzerritarrak biztanleriaren %10,6 dira, iaz baino 859 gehiago 189.866 biztanlerekin amaitu zuen Donostiak 2024a, hau…
El Athletic Club y David Aznar han dado por terminada su etapa al frente del…
El partido que enfrentó a las leonas con el FC Barcelona, además de cerrar la…
La Diputación de Gipuzkoa entregará el premio Abadia Saria 2025 a Gure Zirkua, iniciativa encabezada…