2023an tesia defendatu zuten 512 doktore berri izendatu ditu gaur arratsaldean Euskal Herriko Unibertsitateak bere Areto Nagusian egin duen ekitaldian. Eva Ferreira errektorea izan da ekitaldiaren buru, eta Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendariak eta Eva Portillo idazkari akademikoak ere hartu dute parte emanaldian. Rosa María Hernández Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saileko irakasleak «Nanomedikuntza: gaixotasunen tratamendurako aliatua» izenburuko lezioa eskaini du.
“Esparru profesionalean, balio erantsia da doktorea”, adierazi du Eva Ferreira errektoreak. “Eta errealitate hori, beste herri garatuetan inork zalantzan jartzen ez duena, oraindik onartzeko dago gurean. Estali beharra dago gabezia hori: gizartean dagokion lekuan jarri behar dugu doktorea. Horrela baino ezin du aurrera egiten jarraitu ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituriko gizarte batek”, erantsi du.
Beste aldetik, Gotzone Barandikaren hitzetan, «doktoregoko ikasleen kopuruak gora egin du azken urteetan», eta «Doktorego Eskolako 4.000 ikasleetatik, lehen aldiz, nazioarteko 1.000 ikasle baino gehiago ditugu, 100 herrialde baino gehiagotatik etorritakoak».
Bestalde, Lanbidek eskaintzen dituen doktoreen enplegagarritasun-datuak azpimarratu ditu Doktorego Eskolako zuzendariak; izan ere, erakundearen txostenaren arabera, «enplegu-tasa eta enplegu egokitua % 95etik gora daude ezagutzaren adar guztietan». Era berean, Confebaskek egindako ikerketa baten arabera, «2024an euskal enpresek 1.165 doktore kontratatzea aurreikusten” dutela nabarmendu du.
Tesien irakurketaren goranzko joera
Ikasturte honetan, 2023an tesia defendatu zuten 512 doktore berri inbestituko dira guztira; horietatik % 49 emakumeak ziren (251) eta % 51 gizonak (261). Nazioarteko tesia irakurri zuten 225 doktoregaik ( % 44), 58 euskaraz aurkeztu ziren eta 30ek aipamen industriala lortu zuten.
Ezagutzaren adarrari dagokionez, tesien % 30 Zientzietan defendatu ziren, % 26 Gizarte eta Lege Zientzietan, % 21 Ingeniaritza eta Arkitekturan, % 15 Osasun Zientzietan eta % 8 Arte eta Humanitateetan.
Azken urteotan UPV/EHUn irakurritako doktorego-tesien kopuruak goranzko joera erakusten du; izan ere, azken hiru urteetan, % 18 igo da: 424 tesi irakurri dira 2021ean; 462, 2022an; eta 512, 2023an.
Ertzainek 19 eta 37 urteko bi gizon atxilotu dituzte eta 49 urteko emakume bat ikertu…
Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…
Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…
El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…
El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…
El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…