Categorías: albisteak-berriak

Basque Tradek produktu biosanitarioak nazioartean esportatzeko gakoak emango ditu

Sektore biosanitarioak gero eta ingurune global konplexuagoari egin behar dio aurre, globalizazioaren, protekzionismoaren eta aurrerapen teknologiko azkar eta jarraituen ondorioz. Egoera honetan, biozientzietako eta osasuneko enpresek, bokazio globala izanik,  arau-esparru zorrotz eta aldakot batera egokitu behar dira, batez ere beren produktuek lagin biologikoak, kultibo-zelularrak edo garraiorako eta kontserbaziorako baldintza bereziak behar dituzten materialak dituztenean.

Ildo horretatik, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeko  euskal enepresak nazioarteko agentziak, Basque Health Clusterrerekin batera, nazioarteko merkataritzari eta aduanei buruzko jardunaldi bat antolatu du ekainaren 21ean, 9: 00etan, Bizkaiko Parke Teknologikoko BHC egoitzan, Derion, zalantzak argitzeko eta sektore biosanitarioko produktuak esportatzen dituzten edo esportatzen hasten diren enpresei ezagutza emateko.rio),

Jardunaldia, produktuak esportatzen dituzten eta, beraz, nazioarteko merkataritzaren eta aduanen gakoak ezagutu behar dituzten sektore biosanitarioko enpresei zuzenduta dago, etaa nazioarteko eragiketei eragiten dieten prozedurak eta araudiak sakonago ulertzea ekarriko du.

Horretarako, hainbat adituk hartuko dute parte; besteak beste, María José Díaz, Aero-Ferrolako Premiazko Paketeen Zerbitzuaren negozio-arloko arduradunak, eta nazioarteko bidalketen esperientzia praktikoei buruz hitz egingo du. Bestalde, Koldo de la Cruz, FedEx-eko eskualdeko kontuen exekutiboak, bere ikuspegia eta esperientzian oinarritutako irtenbideak eskainiko ditu. Horrez gain, Beatriz Iñarritu Deusto Business Schooleko irakasleak nazioarteko merkataritzako aduanak aztertuko ditu, eta Marta Prado Incotrans enpresako zuzendari nagusiak nazioarteko kate logistikoko digitalizazioa aztertuko du.

Halaber, ekitaldian hainbat gai landuko dira, hala nola aduanek nazioarteko merkataritzan egiten duten jardueraren analisia, kanpo-merkataritzako eragiketei lotutako kostuak eta INCOTERMak. Termino horiek garraioan erabiltzen dira, salgaien kostuen eta arriskuen banaketa aldeen artean zehazteko. Nazioarteko garraiorako alternatibak eta esportazio eragiketetarako behar den oinarrizko dokumentazioa ere aztertuko dira.

Jardunaldira joateko, ezinbestekoa da esteka honen bidez tokia erreserbatzea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Amurrioko etxebizitza batean lapurreta egin ondoren atxilotu dute

Zerbitzutik kanpo zeuden Ertzaintzako bi agentek atxiki zuten ustezko lapurra ihesi zihoala, biktimak harrapatu baitzuen…

36 mins hace

Bilbon atxilotu dute oinezko bati gama altuko erloju bat lapurtu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, Bilboko Indautxu auzoan oinezko bati indarkeria erabiliz…

36 mins hace

Elixabete Etxanobek Galdakaoko 2025eko Ibilaldiaren antolatzaileak hartu ditu Foru Jauregian

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, harrera egin die gaur goizean Foru Jauregian datorren igandean, maiatzaren…

4 horas hace

Hogeita lau pilotarik jokatuko dute Orozkon maiatzaren 31n hasiko den XII. Bizkaia Torneoa

Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Aspe eta Baiko Pilota enpresetako ordezkariekin batera, Bizkaia…

4 horas hace

Bizkaiko Aldundiak hasiera eman dio Enplegu Anezken edizio berri bati, eta, honenbestez, 753 laneratze egin ditu 2016tik programa horrekin

ANEZKA Bilbon abiarazita, Bizkaiko Foru Aldundiak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziaren bitartez, hasiera eman…

4 horas hace

Lurralde Kohesioak 1,3 milioiko ekarpena egingo die Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluri, Itoizko urtegiak eragindako udalerrien lurralde-garapen iraunkorrerako

Lurralde Kohesioak Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluren eskura jarriko ditu 1.300.000 euro (650.000 euro urteko),…

4 horas hace