Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak larunbatean, ekainaren 29an, hasiko du Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren, Euskal Poliziaren 5. promozio bateratua hautatzeko prozesua, baztertzaileak izango diren lehenengo proba teorikoekin eta psikoteknikoekin.
Behin-behineko datuen arabera, 3.920 pertsona aurkeztu ahal izango dira deialdi honetako lehenengo hautaprobetara. Datuen genero-ikuspegia kontuan hartuta, nabarmendu behar da hautaketa-prozesu honetan izena eman duten pertsonen % 37,4 (1.465) emakumeak direla, eta era horretara, beraz, indartu egiten da emakumeek erroldetan duten presentzia eskasa. Gainerako % 62,6 (2.454) gizonak dira.
Lurraldez lurralde, Euskadin bizi diren eta izena eman duten hautagai gehienak bizkaitarrak dira, % 61,4 (2.407), alegia; Gipuzkoakoak % 19,6 dira (767) eta, azkenik, Arabakoak % 12,7 (408). Gainerakoak, % 6,3, (338) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora bizi dira.
Izangai gehienak, % 68,9, 18 urtetik 30 urtera bitartekoak dira, baina asko dira, % 29,7, alegia, 31 urtetik 40 urtera bitartekoak ere. Gainera, izena eman dutenen % 70,8k egiaztatu dute hizkuntza-eskakizunen bat, eta oraindik kopuru horiei batu behar zaizkie euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzen dituzten ziurtagiriak (probak BECen egin ondoren jasoko dira). Hori guztia lagungarria izango da Euskal Poliziako kidegoen % 100 euskaldunak izateko helburua lortzeko bidean aurrera egiteko, euskara harremanetarako ohiko hizkuntza izan dadin bai barneko lanean bai herritarrei arreta ematean.
280 PLAZA DEITUTA
Proba horiek gainditzen dituztenek, Eusko Jaurlaritzak deitu dituen 280 plazetako bat lortu ahal izango dute. Zehazki, eskaintzen dira:
Oraingoan ere Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia arduratuko da Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzaingoetako agente berrien hautaketa eta prestakuntza prozesuaz. Prozesu konplexua, zorrotza eta integrala da, eta pare bat urte irauten ditu, eta hiru une garrantzitsu izaten ditu:
Los dos hombres detenidos este pasado martes acusados de una presunta agresión sexual grupal a…
El Ayuntamiento de Orio y los agentes que organizan la Fiesta del Besugo han anunciado que…
El Ayuntamiento ha presentado la imagen del Festival de Teatro y de Artes de Calle,…
La Fundación Cristina Enea de Donostia acogerá el próximo lunes la presentación del estudio ‘Sustracción…
‘¡Guau! Disfruta de la ciudad con tu mejor amigo’ es el lema de la campaña…
Como preludio de la gran despedida de Óscar de Marcos que tendrá lugar este domingo en…