Categorías: albisteak-berriak

13.433 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUn

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.073 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 849k Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute ekainaren 5an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Guztizkoa, 13.433, iazkoa baino % 0,2 handiagoa da, orduan 13.401 matrikulatu baitziren USE egiteko. Nabarmentzekoa da LHko ikasleetan jasotako igoera, 815tik 849ra pasatu dira eta, hau da, %4 gehiago.

Datorren astean USE egingo duten Batxilergoko eta LHko ikasle horiek campuska banatzen baditugu, 1.762k egingo dute Arabako Campusean, 6.291ek Bizkaikoan eta 4.786 Gipuzkoakoan, beste 83 ikasle ez daude campus batera atxikita. Hizkuntzari dagokionez, batxilergoko ikasleen % 77.21ak (9.322 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 22.79k (2.751) gaztelaniaz. Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten ikasleei dagokionez, % 55.48ak (471) euskaraz egingo dute proba, eta % 44.52ak (378) gaztelaniaz.

Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora aurkezten diren ikasleen % 57.84 (7.474) emakumeak dira eta % 42.16 (5.448)  gizonak. 12.922 pertsona horiei aurreko ikasturteetako 511 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.

Premia bereziak dituzten Ikasleak 

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza-premia bereziak dituzten 703 ikaslek egokitzapenak beharko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio-proba egiteko. Aurreko urteko ikasle kopuruari dagokionez (598), ikasturte honetan eskaerak % 17.6 gehitu dira.

USE proba egiteko egokitzapenak indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubidea dira, eta neurri horrek bermatzen du ikasle guztiek izango dutela proba egiteko aukera berdintasuna.

Sarbide probetako egokitzapen guztiak UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak kudeatzen ditu ezarrita dagoen prozedurari jarraituz.

Probak eta emaitzak 

Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenetik, ekainak 5, ostiralera arte, hilak 7. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malgua mantendu da. Azterketei dagokienez, pandemian nagusitu zen egitura malgua mantentzen da. Edizio honetako berritasun bakarrak honako hauek dira: Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOMLOE) aplikatuz, aurten ikasleek Espainiako Historiako azterketa edo Filosofiaren Historiako azterketa egitea aukeratu ahal izango dute, eta, gainera, hautazko eta modalitateko irakasgaien kopurua 30 ikasgaira igo da, eta horrek epaimahai bat gehiago eratzea ekarri du.

Proben emaitzak ekainaren 13an, 12:00etan, argitaratuko dira.

2024ko USE egingo duten ikasleen datu xehatuak

BATXILERGOA GAZTELERA EUSKARA GUZTIRA SEXUKA GUZTIRA CAMPUSAK
ARABA Emakumeak 251 720 971 1.667
Gizonak 189 507 696
BIZKAIA Emakumeak 934 2.414 3.348 5.859
Gizonak 745 1.766 2.511
GIPUZKOA Emakumeak 331 2.233 2.564 4.511
Gizonak 266 1.681 1.947
GUZTIRA Emakumeak 2.716 9.321 6.883 12.037
Gizonak 5.154
*CAMPUSERA ATXIKI GABE Emakumeak 25 1 26 12.073
Gizonak 10 0 10

* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.

LANBIDE HEZIKETA
Guztira sexura Emakumeak 565 849
Gizonak 284
Hizkuntza Euskara 471 849
Gaztelera 378
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao apoya con más de 285.000 euros los programas de educación y natación escolar

Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…

58 minutos hace

Cultura por amor al arte: BOS y Museos Forales de Bizkaia lanzan una colaboración con nuevas ventajas culturales

Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…

58 minutos hace

Las vacunas hexavalentes caducadas se administraron en los centros de salud de Ondarreta e Iztieta

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…

58 minutos hace

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…

4 horas hace

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, onartuta Donostian

Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…

4 horas hace

Errenteriak eta URAk Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko ingurumen-lehengoratze lanak amaitu dituzte Fanderia parean

Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…

4 horas hace