Categorías: albisteak-berriak

Albumak euskal literaturan izan duen garapena aztertzen duen liburua aurkeztu da

Lehenengo argitaratze data:
2024/06/10





Karla Fernández de Gamboa eta Xabier Etxaniz. | Argazkia: Nuria González.


En los últimos años, una de las novedades más importantes de la literatura vasca ha sido el álbum. En el libro ‘Egungo euskal albuma’, el grupo de investigación LAIDA, de la Euskal Herriko Unibertsitatea, ha analizado la evolución que ha tenido el álbum en la cultura vasca y su situación actual. Para ello, ha reunido comentarios sobre doce libros, entre otras cosas.

“Albuma hitzez eta irudiz osatutako objektua da: bi kode (hitzezkoa eta irudizkoa) erabiltzen dira istorio bat kontatzeko eta horiek elkarren mendekoak dira, ezin dute funtzionatu era independentean”, azaldu du Xabier Etxanizek, UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria eta liburuaren arduraduna Karla Fernandez de Gamboarekin batera.

Gutxi dira nazioarte mailan albumari buruzko ikerketak, are gutxiago euskaraz. Izan ere, hau da euskaraz eginiko lehenengo ikerketa sakona. “Lan honen bidez irakurlea albumen mundura hurbiltzea nahi dugu”, argitu du Etxanizek. “Liburu ilustratutik albumera dagoen eboluzioa ikusi, albumen lanketan dauden faktoreen berri izan eta haur txikien artean, baina baita helduen artean ere gero eta presentzia handiagoa duen literatura mota honek dituen ezaugarriak”, aztertu dituztela gehitu du Karla Fernandez de Gamboak. Horretarako, LAIDA ikerketa taldeko kideek hamabi testuren eta irudiren azterketa egin dituzte: 2001ean argitaratutako ‘Marraztuidazu gutun bat’ albumetik 2022an plazaraturiko ‘Zarata Do Maiorren biolin eta pianorako’ hitzik gabeko albumera.

Joan den mendaren 60ko hamarkadan albumaren oinarriak ezarri baziren ere, esan daiteke mende honen hasierarekin batera hasi zela euskal albumaren ibilbidea. Esaterako, liburuan aurreko bizpahiru hamarkadetan egon den “iraultzaren” nondik norakoa ikusi ahal izango da liburuan, baita kanpoko lanen itzulpenak nolako eragina izan duen ere. “Azken hogei urteotan aurrerapauso handiak eman dira arlo honetan. Itzulpen lanak dira nagusi, eta eskaintza gero eta zabalagoa eta aberatsagoa da”, azaldu du Xabier Etxanizek.

“Urte hauetan izaten ari den garapen eta berrikuntza nabarmena da eta horretan guztiz garrantzitsua izan da Etxepare saria, Nafarroako toki-entitateek eta Pamiela argitaletxeak  bultzaturiko saria”, gehitu du Etxanizek. Izan ere,  bere ustez, “sariak euskal sortzaileak albumak egitera bultzatu ditu”.

LAIDA ikerketa taldeari buruz

Liburu hau UPV/EHUren LAIDA ikerketa taldea azken urteotan egiten ari den Egungo euskal literatura berria proiektu barruan sartzen da, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du. Ale hau berezia da albumak euskal literaturaren ikerketan izan duen tradizio urriagatik eta azken urteotan izaten ari den garapen eta berrikuntzagatik. “Alde horretatik obra hau urratzailea da literaturaren ikerkuntzan, osagarria euskal literaturaren panoramikan eta erabilgarria albumaren mundura hurbildu nahi duten guztientzat”, gehitu du Fernández de Gamboak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Seguridad condena el boicot a dos ertzainas en la EHU: «Evidencia la intolerancia hacia la Ertzaintza de algunas personas»

El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco ha expresado su “enérgica condena” ante los incidentes…

15 horas hace

El Gobierno Vasco suspende temporalmente las ferias de ganado como medida preventiva frente a la dermatosis nodular

Ayer por la tarde el Gobierno Vasco acordó «la suspensión temporal de todas las ferias, certámenes y…

15 horas hace

Bilbao organiza un paseo interpretativo y una recogida de plásticos y basura por la Ría dentro de Asteklima

El Ayuntamiento de Bilbao a través del área de Movilidad y Sostenibilidad organiza este fin de…

15 horas hace

Eider Mendoza valora positivamente que Madrid rectifique y vaya a realizar las catas del TAV bordeando Aralar

La diputada general remarca la importancia de que los trabajos se efectúen en coherencia con…

15 horas hace

La carrera Salto15K provocará cortes de tráfico en Donostia este domingo

El domingo, 26 de octubre, Donostia acogerá una nueva edición de la carrera 15K, una…

15 horas hace

Sidenor, investigada por contrabando y complicidad en la venta de acero a una empresa de armamento israelí

El juez de la Audiencia Nacional, Francisco de Jorge, ha abierto una investigación contra el…

15 horas hace