Vicomtechek Driver Monitoring Dataset-a (DMD) garatu du, gidatzean istripuak prebenitzeko helburua duen datu-multzoa. Gidariaren monitorizaziorako open-source bat da, bideo-datuen bilketa masiboan oinarritua, errepidean gerta daitezkeen distrakzioak identifikatzea bilatzen duena.
“Gidatzean arreta galtzea eta distrakzioak, hala nola loaldiak, mugikorra erabiltzea edo gainerako bidaiariekiko interakzioa, dira errepideko istripuen arrazoi nagusietako bat”, azaldu du Vicomtechek, BRTAko kidea dena. Horrela, euskal zentro teknologikoak DMD-a garatu du VI-DAS proiektuaren esparruan, zentroak berak gidatuta: “Datu-multzo edo dataset hori gidarien egoera desberdinetako bideo-datuak modu masiboan atzemateko kanpaina baten ondoren sortzen da, distrakzio-eszenak barne. Helburua materiala biltzea zen, gidariaren begiradaren edo gidariaren eskuen interakzioaren estimazioa egiteko“, azaldu dute Vicomtechetik.
Bideo-datuen bilketan 37 boluntariok parte hartu zuten, eta 42TBko informazioa gordinik jaso zen. Bideo-datuak hartzeko, ibilgailuaren barruan hiru kamera sartu ziren: bat gidariaren aurpegian fokatuta, beste bat gorputzean eta beste bat eskuetan. “Kamera bakoitzak hiru informazio-kanal ditu: RGB, infragorria eta sakontasuna. Informazioaren aberastasun horrek handitu egiten ditu DMD erabiltzetik erator daitezkeen aplikazioak “, gaineratu dute Vicomtechetik.
Landugabeko bideoak gero prozesatuak izan ziren. Guztira, aldi baterako 50 etiketa baino gehiago erabili ziren, distrakzio-jarduerak barne, hala nola mugikorretik hitz egitea edo edatea. Beste batzuk ere sartu ziren, hala nola lokartzea eta kliskak, begien egoera, mikroloaldiak, aharrausiak edo eskuen posizioa. DMDa erabilera akademiko eta zientifikorako eskuragarri dago.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Ertzainek 19 eta 37 urteko bi gizon atxilotu dituzte eta 49 urteko emakume bat ikertu…
Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…
Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…
El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…
El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…
El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…