Marrazkiak ekainaren 23ra arte, igandea, egongo dira Garberan
Ekainaren 10etik (astelehena) 23ra (igandea) bitartean, Garbera merkataritza-zentroak erakusketa bat egingo du, Ekialdeko Barrutiko bost ikastetxetako ikasleek egindako marrazkiekin. Donostiako Udaleko Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko Zinegotzigoak abian jarritako «Zure Hiria Deskubritzen» programan parte hartu duten ikasleen lanak dira.
Cristina Lagé arduradunak azpimarratu du «ikasleek interes handiarekin parte hartu dutela programa berritzaile honetan. Helburua zen haur donostiarrak kontzientziatzea hiri bateko kide izatearen sentimenduaz eta erantzukizun zibikoaz, biok gaztetatik bereganatzen baitira. Donostia, haren historia eta Udala bezalako erakunde baten funtzionamendua ezagutzea izan da ekimen honen interes nagusia. Datorren ikasturtean jarraipena izango du, beste ikastetxe batzuen parte hartzearekin.»
Hala, bada, joan den apirilean, Altza SJC, Intxaurrondo Hegoa, La Asuncion, Herrera eta Mendiola ikastetxe publikoek hiriko gune interesgarriak bisitatu zituzten autobus turistiko batean, eta Udaletxean amaitu zuten bisita. Bertan, Udalbatza Aretoa, Gobernu Batzarraren Gela, Harrera Gela eta beste areto batzuk ezagutu zituzten.
Programa amaitzeko, marrazki-lehiaketa bat egin zen, eta eslogan bat sortu, herritarren parte izateak, jarrera zibikoa izateak eta gainerakoekin errespetuz jokatzeak duten garrantzia laburbildu nahi zuena.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/06/10-an argitaratua
Ertzainek 19 eta 37 urteko bi gizon atxilotu dituzte eta 49 urteko emakume bat ikertu…
Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…
Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…
El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…
El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…
El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…