Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintza eta Microsoft elkarlanean arituko dira haurren eta gazteen zibersegurtasunaren arloan

• Akordioak Euskadiko haurrak eta gazteak zibersegurtasunaren arloan sentsibilizatzen lagunduko du, Ertzaintzaren “prebentzioa komunikazioaren bidez landuz” proiektuko lantaldearen prestakuntzaren eta gaitasun digitalak hobetzearen bidez
• Microsoftek beharrezko baliabideak emango dizkio Ertzaintzari Euskadiko ikastetxeetako ikasleak online segurtasunari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziako egiten duen lana hobetzeko, zibersegurtasunaren arloko jardunbide onenak ikas ditzaten eta “ziberburutsuak” nola izan jakin dezaten

Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek lankidetza-akordio bat sinatu dute haurren eta gazteen zibersegurtasunaren eta heziketa digitalaren arloan. 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Alberto Granadosek, Microsoften Espainiako presidenteak, lankidetza-hitzarmena sinatuta gaur ofizialdu den aliantzak Euskadiko haurrak eta gazteak zibersegurtasunaren arloan sentsibilizatzen lagunduko du, Ertzaintzaren “prebentzioa komunikazioaren bidez landuz” proiektuko lantaldearen prestakuntzaren eta gaitasun digitalak hobetzearen eta garatzearen bidez. 

Microsoftek, besteak beste, Euskadiko ikastetxeetako ikasleei sareko segurtasuneko hainbat alderdiri buruz informazioa emateko eta ikasleak kontzientziatzeko Ertzaintzak egiten duen lana hobetzeko beharrezko baliabideak jarriko ditu, euskal gizarteak eta, bereziki, ikasleek, zibersegurtasunaren arloko jardunbide onenak ikas ditzaten eta “ziberburutsuak” nola izan jakin dezaten.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Alberto Granadosek eta Josu Erkorekak adierazi dutenez, “trebetasun digitaletan prestatzeak eta kontzientziatzeak biztanleria zaurgarriaren, kasu honetan haurren eta gazteen, segurtasun digitala bermatzen laguntzen dute. Lankidetza publiko-pribatua, gaur sinatzen dugun hitzarmen hau bezala, funtsezkoa da herritarren prestakuntza hori sustatzeko eta familiak eta hezkuntzako profesionalak egungo ingurune digitalean euren buruak babestearen eta haurren eta gazteen zaintza zibernetikoa hobetzearen arloan kontzientziatzen laguntzeko”.

Haurren eta nerabeen sareko arriskua

IA sortzailea Internet duen edozein pertsonaren eskura dago,  eta ziberdelitugileak ere euren alde lanean ari dira, eraso askoz ere garatuagoak eta sofistikatuagoak eraginez. Microsoften Online Segurtasunaren Txosten Globalak oso datu adierazgarriak ematen ditu: pertsonen % 69k izan du online arriskuren bat 2023an, eta ehuneko hori % 74ra igotzen da nerabeen kasuan. Arriskurik ohikoenak informazio okerra –fake news– eta desinformazioa dira, bai eta ziberjazarpena, gorroto-diskurtsoak eta indarkeria-mehatxuak ere.

Gaztetxoak hainbat modutan sartzen dira edukira: ikasteko tresnen bidez, komunikazio-aplikazioen bidez, bilaketa-motorren edo sare sozialen bitartez. Plataforma horietako bakoitza euren online segurtasunarekiko kaltebera izan daitekeen puntu bat da. Ikasleek alfabetatze digitalerako trebetasunak behar dituzte sarean arakatzen eta nabigatzen ari direnean esteka seguruenak eta fidagarrienak zein diren erabakitzen laguntzeko. Lehentasunezko gaia da Eusko Jaurlaritzarentzat eta haurrei eta nerabeei segurtasun digitala hobetzen laguntzeko Ertzaintzaren “prebentzioa komunikazioaren bidez landuz” proiektuarentzat. 

Garrantzitsua da ikasleek ulertzea esteka kaltegarri batean klikatzeak bere gailuan sartzea, gailua blokeatzea edo informazio pribatua lapurtzea erraztu dezakeela. 

Microsoftek, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioari esker, aholkularitza eta orientazioa emango ditu abian dituzten prebentzio- eta komunikazio-programen eraginkortasuna hobetzeko moduari buruz, bai eta Ertzaintzaren eta beste erakunde batzuen arteko komunikazioa eta lankidetza hobetzen lagundu dezaketen tresna eta teknologiei buruz ere.

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak lapurtutako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta saltzen zituen talde kriminal bat desegin du

Ertzaintzak telefono mugikorrak, ordenagailu eramangarriak eta gama altuko bestelako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta, ondoren…

9 horas hace

Ertzaintzak Gasteizko etxebizitza batean egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak egin duen ikerketa baten ondorioz, joan den abuztuan Zaramagako etxebizitza batean lapurreta egin zuen…

12 horas hace

Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’

Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du,…

15 horas hace

Industriak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako sei proiektu digitalekin batera

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu…

15 horas hace

Alfarok jakinarazi du “babestutako etxebizitzen %95ek etxebizitzen merkatu librean amaituko dutela”

Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa…

15 horas hace

Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez

Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz…

15 horas hace