Categorías: albisteak-berriak

Euskal Herriko Unibertsitateak 60 beka praktikak atzerrian egiteko eskaintzen ditu, Global Training programaren baitan

Euskal Herriko Unibertsitateak, aurten ere, «Atzerrian Praktikak Egiteko Bekak» programa jarri du abian 30 urtetik beherako tituludunentzat, «Global Training» izenekoa. Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira. Aipatzekoa da UPV/EHU dela Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako hezkuntzaren esparruan bakarrik aurkeztu den erakunde bakarra, eta guztira 60 beka kudeatuko dituela.

‘Global Training’ programak helburu du EAEko gazte tituludunen nazioz gaindiko mugikortasuna bultzatzea, beren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako praktika profesionalak atzerriko herrialdeetako enpresatan eta erakundeetan 6-12 hilabetez egin ditzaten, betiere aurrez prestakuntza praktikoko plan bat eratuta. Ingeniaritzan, teknologian, laborategietan edo arkitektura-estudioetan praktika profesionalak eskaintzeaz gain, artearekin eta diseinuarekin lotutako zenbait praktika ere eskaintzen dira, Alemanian eta AEBetan. Garapen jasangarriarekin zerikusia duten praktikak ere eskaintzen dira; hala nola, Biodiversity and Development Institute (Hegoafrika) edo Hegazti Harraparien Azterketa eta Kontserbaziorako Zentroa (Argentina); baita ere, hezkuntzarekin (AEBko Basque Museum), AEBetako komunikazioarekin eta ekitaldien antolaketarekin lotutako praktikak; eta, Txileko genero-berdintasunarekin eta giza eskubideekin zerikusia dutenak.

«UPV/EHUk aurkeztutako proiektuak puntuazio altua lortu du Ebaluazio Batzordearen aldetik, eta proposatutako praktika guztiak eman zaizkio. Era berean, proiektuaren kalitateak eta aurreko edizioetako esperientzia onak mugikortasunen arrakasta bermatzen dute», dio Fernando Tapia Alberdi Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak.

*Programari eta UPV/EHUren eskaintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona:

https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/global-training-bekak

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Udalak bat egin du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin

Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…

14 mins hace

Industriak Nafarroako gas berriztagarrien 2025-2026 Agenda aurkeztu du

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo gaur arratsaldean aurkeztu ditu…

14 mins hace

700 ikasle inguru GR225a egiten ari dira ‘Askatasunaren botilak’ ibilaldiaren VII. edizioan

Nafarroako bederatzi ikastetxetako 700 ikasle inguruk GR-225 mendiko bi etapa zeharkatuko dituzte maiatzaren 8an eta…

14 mins hace

Nafarroako Gobernuak eta ENGIEk Txantreako (Iruñea) Bero Sarera konektatutako 2.500 etxebizitza, udal eraikin eta kirol eraikinen ingurumen konpromisoa onartu dute

Garbiñe Basterra Nafarroako Gobernuko Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusia eta Janis Rey ENGIEko…

14 mins hace

12.868 familiak, batez beste, Errenta Bermatua jaso zuten hilero 2024an, zailtasunak zituzten 36.249 pertsonari (%38 adingabeak) estaldura emanez

Guztira 16.758 familia-unitatek jaso dute Errenta Bermatua 2024an, Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu duen balantzearen arabera.…

14 mins hace

Lurralde Kohesioak 300.000 euroko ekarpena egin die Irurre, Muez, Ugar eta Hiriberri Deierri kontzejuei, «Alloz Sostenible» proiektuaren bidexkan jarduketak egiteko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu Gesalatz…

14 mins hace