Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Sustapenak bere gain hartu du Bretxako merkataritza-gunearen emakida

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Cervantes aparkalekua, Bizikletaz Adinik Ez, Ur ihesen detekzioa

Donostiako Udalak onartu du Bretxako merkataritza-gunea Donostiako Sustapena, SA udal-sozietateari modu pribatiboan erabiltzeko administrazio-emakida zuzenean esleitzea.

Emakidaren hasierako epea 25 urtekoa izango da, eta epe hori luzatzeko aukera aurreikusita dago, Udalak aldez aurretik hala erabakitzen badu. Luzapen bakoitzak 10 urteko iraupena izango du. Emakidaren guztizko epea ezingo da 75 urtetik gorakoa izan (hasierako epea eta luzapen posible guztiak barne).

Emakidaren helburua da:

  • alde batetik, Bretxako merkatuak birmoldatzeko eta eraldatzeko obrak amaitzea,
  • eta, bestetik, merkataritza-gunea garatzeko behar bezala baimendutako instalazioak eta eranskinak kudeatzea, ustiatzea eta aprobetxatzea».

Emakidadunak bere kontura egin beharko ditu aurreikusitako obrak, berez edo hirugarrenez, eta Udalak finantzatu ondoren, planteatzen diren aukerei buruzko erabakiekin eta Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzak, Hirigintza Jasangarriaren Zuzendaritzak eta Proiektu eta Obra Zuzendaritzak, Sustapenarekin batera, horretarako osatutako lantaldeak proposatuta Udalak hartzen dituen erabakien ondoriozkoekin.

Emakidadunak, Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzaren laguntzarekin, Bretxan lanean jarraitu nahi duten okupatzaile eta handizkariekin negoziatu beharko ditu sinatu beharreko errentamendu-kontratu berrien baldintzak. Errentamendu-kontratu berrien baldintzei buruzko akordiorik lortzen ez bada, aurreko emakidadunak instalazioak Udalari entregatzeko unean, okupatzaileek eta handizkariekin harekin izenpetuta zituzten errentamendu-kontratuak iraungiko dira.

Emakidatik kanpo geratzen dira honako gune hauek:

    • 1. Arkoak eraikineko Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren eginkizunak betetzera zuzendutako lokalak Aldamar kalean (beheko eta lehenengo solairuak).

2. Arrandegia eraikineko kirol anitzeko pistak eta eranskinak.

3. Baserritarrak kokatuko diren markesinaren zatia (izkinetako bi establezimenduak bai sartzen dira emakidan).

4. Arkoak eta Arrandegia eraikinen arteko plazatxoa.

5. Arrandegia eraikineko anbulatorioa, Osakidetzak kudeatzen duena.

6. Arkoak eraikineko sotoko solairuko 167,98 m2-ko sotoa.

Emakida doakoa da. Hala ere, emakidadunak gastu komunak, hornidurei dagozkien kontsumoak eta ohiko mantentze- eta kontserbazio-gastuak ordaindu beharko ditu, eta gastu komunak emakidadunarekin elementu komunak partekatzen dituzten gainerako erabiltzaileei jasanarazi beharko dizkie.

Cervantes aparkalekua

Tokiko Gobernu Batzarrak Cervantes plazako lurpeko aparkalekua ustiatzeko emakida-kontratuaren seigarren aldaketa onartu du (emakidaduna Concha Parking, SA da), tarifak handitzeko trafiko orokorraren gaineko eragina murrizteko, aparkaleku-zerbitzua beste garraiobide batzuetara zabaltzeko, abonu berriak sortzeko eta ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak ezartzeko.

Bizikletaz Adinik Ez

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Osasuna Sustatzeko Elkartea Bizikletaz Adinik Ez irabazi asmorik gabeko elkarteari 2024ko aurrekontuko 9.995 € ematea, «Elkarrekin bizi dezagun hiria» proiektua garatzeko zuzeneko dirulaguntza gisa.

Proiektuak autonomia hauskorra edo mendetasun ertaina duten 65 urtetik gorako pertsonen komunitatearekiko eta ingurunearekiko harremana eskaintzen du, triziklo-irteeren bidez.

Ur-ihesen detekzioa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Servicios Integrados en Procesos del Agua, SL enpresari esleitzea ur-sarean ihesak detektatzeko eta Donostiako ur-sareak eta saneamendu-sareak handitzeko / mantentzeko zerbitzuen kontratua.

Kontratuak 209.585 euroko aurrekontua du, eta 2 urteko gauzatze-epea, hiru luzapen posiblerekin, bakoitza urtebetekoa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Gobierno Vasco activa el proceso para recuperar 1.000 viviendas que perdieron la calificación de VPO

El Gobierno Vasco ha puesto en marcha un nuevo proceso para recuperar 1.000 viviendas que…

10 horas hace

Osasun Departamentuak San Fermin jaietako 508 arreta propio eta Larrialdi zerbitzuetan 7.213 arreta egin ditu, 2024an baino % 9,11 gutxiago

Fernando Domínguez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak, Estrella Petrina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzaileak eta Miren…

10 horas hace

Nafarroak beharrezkotzat jotzen du ahalik eta arinen aldatzea irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema berri bat ezarriko duen araudia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari eskatu dio lehenbailehen arintzeko Espainiako…

10 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikorako ekarpenen prozesua ireki du

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bitartez, ekarpenen…

10 horas hace

Esnaola kontseilariak Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Astearen ospea nabarmendu du 51. edizioaren inaugurazioan

MIGUEL OSES Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak inauguratu du Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen…

10 horas hace

Detenidos en Hernani los conductores de tres furgonetas en las que viajaban 24 personas indocumentadas

La Ertzaintza detuvo la madrugada del pasado domingo a tres hombres, de entre 21 y…

10 horas hace