Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko du Euskadiko museo eta bildumetarako 2024ko dirulaguntzen deialdira

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskadiko museo eta bildumetarako 2024ko dirulaguntzen deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak milioi bat eurorekin lagunduko ditu Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan izena emanda dauden museo eta bildumen museo-jarduerak.

Honako hauek dira diruz lagundu ahal izango diren jarduerak:

  • Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea eta dokumentatzea.
  • Erakusketa finkoa berritzea eta aldi baterako erakusketak egitea.
  • Bakoitzaren gaiarekin eta jardun-eremuarekin bat datozen jarduera didaktikoak eta kultura-zabalkunderako jarduerak diseinatu eta eskaintzea.
  • Dituzten gai eta jarduketa-eremuarekin lotutako ezagutza sortzea.
  • Museoaren kudeaketan eta zabalpen- eta komunikazio-planean berrikuntza hobetzea eta bultzatzea.

Dirulaguntza deialdi honetara aurkezteko beharrekoa da Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatuta egotea. Hala ere, honako hauek ezin dira deialdira aurkeztu:

  • Foru-titulartasuneko museoak edo bildumak.
  • Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak haien gobernu-organoetan parte hartzen badu.
  • Merkataritza-erakundeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak haien kapitalean partaidetza badu.
  • Helburu bereko dirulaguntza izendunen hartzaile diren museoen eta bildumen erakunde titularrak
  • Beren kapital sozialean, fundazio-ondarean edota gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena banku-fundazio edo finantza- edo kreditu-erakunde batena duten erakundeak.

Diruz lagundutako jarduerak 2024an hasi eta amaitu beharko dira eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2023ko deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 48 proiektu lagundu zituen diruz. Besteak beste Albaola Itsas Kultur Faktoria, Antzasti Kulturgunea, Fundación Bilbao Arte Fundazioa, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa , Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioa, edota Sabino Arana Fundazioaren proiektuak daude iaz dirulaguntza jaso zutenen artean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

59 mins hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

4 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

7 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

7 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

7 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

7 horas hace