24_0385 Espetxeratu egin dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gaztea
Servicio de prensa
2024-07-05
Ertzainek atzo atxilotu zuten joan den ekainean oinezko bat jo eta mugikorra eta motxila lapurtu zizkion gaztea. Atxilotua atzo bertan jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.
Joan den ekainaren 23an, Zorrotza auzoan zebilen oinezko bati ezezagun bat hurbildu zitzaion eta ukabilkadak eman zizkion aurpegian, eta, ondoren, telefono mugikorra eta soinean zeraman motxila kendu zizkion.
Biktima anbulantzian eraman zuten Gurutzetako ospitalera lesioak artatzera, gero egiaztatu ahal izan zutenez, hautsita baitzuen sinu maxilarra.
Bilboko Ertzain-etxetik egindako ikerketari esker identifikatu ahal izan zuten egitate horien ustezko egilea, eta atzo, osteguna, atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan. Atxilotua arratsaldean jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak Bizkaiko espetxean sartzeko agindua eman zuen.
25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…
Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…
El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…
El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…